Presoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kepa Arronategi presoa Arrasateko Aita Menni ospitalera eraman dute

Arronategik buruko gaixotasun bat dauka eta espetxe zaintzako epaileak maiatzean onartu zuen haren lekualdaketa.
Presoen eskubideen defentsan, Bilbon, urtarrilean egindako manifestazioa.
Presoen eskubideen defentsan, Bilbon, urtarrilean egindako manifestazioa. Argazkia: EFE

Kepa Arronategi ETAko presoa Zuerako (Zaragoza) espetxetik Arrasateko Aita Menni ospitalera eraman dute, Etxeratek jakinarazi duenez.

Arronategik buruko gaixotasun bat dauka eta Auzitegi Nazionaleko espetxe zaintzako epaileak maiatzean onartu zuen haren lekualdaketa. Aurrerantzean, Arrasateko erietxean beteko du ezarri zioten zigora.

1997an, Bilboko Guggenheim museoaren inaugurazioan, Juan Carlos I.a Espainiako errege izandakoaren aurkako atentatu saiakeran parte hartu izana leporatuta espetxeratu zuten.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X