Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lluis Puig kontseilari ohia Espainiari entregatzea errefusatu du Belgikako Justiziak

Bruselako Kontseilu Ganberak defentsaren argudioak onartu ditu, eta Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak euroagindua igortzeko eskumenik ez duela ebatzi du.
18:00 - 20:00
Lluis Puig kontseilari ohia Espainiari entregatzea errefusatu du Belgikako Justiziak

Lluis Puig Kataluniako kontseilari ohia Espainiari entregatzea errefusatu du Belgikako Justiziak ostiral honetan. Urriaren 1eko erreferendumean diru publikoak bidegabe erabiltzea leporatzen dio Auzitegi Gorenak.

“Kontseilu Ganberak euroagindua atzera bota du, hura igorri zuen Espainiako epaileak horretarako eskumenik ez duelako”, azaldu du Bruselako Fiskaltzak ohar batean.

Belgikako epaitegiek Kataluniako politikarien inguruan hartzen duten aurreneko erabakia da. Helegitea aurkeztea posible da, eta Bruselako Fiskaltzak egin du dagoeneko.

Bruselako Kontseilu Ganberak, Kultura kontseilari ohiaren aurkako euroagindua aztertu duen lehen auzialdiko epaitegiak, defentsaren argudioak onartu ditu, eta Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak euroagindua igortzeko eskumenik ez duela ebatzi du.

“Auzitegi Gorenak gertakari eta pertsona hauentzako eskumenik ez duela esan dugu beti; orain, Belgikako Justiziak arrazoia eman digu, gainerako prozedura judizialetan ondorioak izango ditu. Zalantza barik, egun ona da Puigentzat eta guztientzat”, adierazi du Gonzalo Boye Kataluniako politikarien defentsen koordinatzaileak Twitter sare sozialean.

Ekainaren 23an, erabakiaren berri emateko data eman zutenean, ez Espainiaratzeko erabakia hartzen baldin bazuten, epaian “argi eta ondo argudiatu behar zen diru publikoak bidegabe erabili zituela esateko zantzurik ez dagoela, baina bai oinarrizko eskubideen urraketa ugari izan direla, herritar, politikari eta Generalitateko kide gisa”, eskatu zion Puigek epaileari.

Abokatuen hitzetan, gobernukideak dagoeneko betetzen ari diren espetxealdia gauzatzeko Espainiako Justizia eskaera egiten ari dela argudiatu du beti Kataluniako politikariaren defentsak, nahiz eta Nazio Batuen lantalde batek zigorra “giza eskubideen aurkako eta bidegabetzat jo”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X