Jaurlaritza berriak 11 sail izango ditu, aurreko legealdian adina
EAJk eta PSE-EEk koalizioan osatutako Eusko Jaurlaritza berriak 11 sail izango ditu, hamaikagarren legealdian adina. Sailburu berrien izenak larunbatean jakingo badira ere, Radio Euskadiko iturriek baieztatu dute Iñigo Urkulluren gobernu berriak bi lehendakariorde izango dituela. Bata EAJkoa izango da, eta bestea, berriz, PSE-EEkoa. Gauza jakina da, beraz, Idoia Mendia lehendakariorde izango dela.
Jaurlaritzako iturriek gaur bertan baieztatu dute Iñigo Urkulluren gobernu berriaren sail kopurua, baina lehendakariak ez du ostegunera arte kargua hartuko. Horrela, Legebiltzarrean gehiengo osoa izango dute, jeltzaleek eta sozialistek osatutako koalizioari esker: EAJ (31), PSE-EE (10). Alegia, 41 parlamentari izango dituzte guztira.
Esan bezala, bi alderdiek akordioa sinatu zuten koalizioan gobernatzeko. Horixe bera egin zuten aurreko legealdian ere.
Asteazken honetan sail kopurua zehaztu badute ere, ez dute xehetasun gehiagorik eman. Hortaz, argitu gabe dago oraindik sail bakoitza nork zuzenduko duen eta Urkulluk lehendakariorderik izendatuko duen ala ez.
Bi irteera gutxienez
Ostegun honetan jakin denez, Estefania Beltran de Herediak ez du Segurtasun sailburu izaten jarraituko, EAJk senatari izateko proposatu baitu. Beltran de Herediak lekukoa hartuko dio Jokin Bildarratzi (2012tik izan da kargu horretan).
Horrez gain, Sonia Perez sozialistak ez du Turismo Sailean jarraituko.
Hasiera batean, larunbatera arte, hots, karguaren zina egin arte, ez dira kontu horiek argituko.
Sailburuen zina, berriz, irailaren 8an (asteartea) izango da, eta egun berean hamabigarren legealdi honetako lehen gobernu bilera egingo dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Jaurlaritzak adierazi du adingabeen harrera zentroen sistema "tentsionatuta" dagoela; Garmendia Ceutako haurrak hartzearen alde dago
Zapaterok epaileari jakinarazi dio bere bulegoan aurkitutako bitxiak Saudi Arabiako erregeak oparitu zizkiola 2007an
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri