Etxeratze-aginduaren kudeaketa erkidegoen esku utziko du Espainiako Gobernuak
Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoen esku utziko du etxeratze-aginduaren kudeaketa azaroaren 9tik aurrera. Hala dago jasota alarma-egoera luzatzeko gaur onartu duen dekretuan. Ezustekorik ez bada, Kongresuak datorren ostegunean berretsiko du agindua.
Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan etxeratze-agindua 23:00etatik 06:00etara ezarri dute. Azaroaren 9tik aurrera Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren esku egongo da neurri hori mantentzea edo baliogabetzea.
Alabaina, gobernu autonomikoek inolako erabakirik hartuko ez balute, "etxeratze-aginduak egungo baldintzetan jarraituko du indarrean".
Espainiako Gobernuak alarma-egoera sei hilabetez luzatu nahi du, Alderdi Popularra eta oposizioko beste talde asko, tartean neurri horren alde bozkatu dezaketenak, iraupen horren aurka agertu dira, gehiegizkoa dela iritzita.
Zure interesekoa izan daiteke