EAEko alderdi guztiek, PP+Cs-ek izan ezik, begi onez ikusi dute Nafarroako akordioa
Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi gehienek begi onez ikusi dute Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk 2021eko aurrekontuen inguruan itxi duten akordioa. PP+Cs taldea izan da ituna kritikatu duen bakarra, Radio Euskadiko solasaldi politikoan.
Maria Eugenia Arrizabalaga legebiltzarkide jeltzalearen aburuz, akordioa "ez da ezustekoa" izan EAJrentzat, EH Bilduk Espainiako aurrekontu orokorrak babestea izango ez den bezala, eta "ondo" iruditzen zaiola esan du. Horren iritzian, ezker abertzaleko koalizioarentzat lehentasunezkoa da "iraganean egindako hainbat akatsen ondorioak" kudeatzea, tartean kartzela politikaren ondorioak, eta horregatik, "PSOEren ondoan" egongo da.
Madrilen eta Nafarroan aurrekontuak babesten dituzten bitartean, EAEn akordiorako borondaterik ez erakustea egotzi dio Arrizabalagak EH Bilduri. "Zer dela eta mantentzen duen EH Bilduk hain jarrera oldarkorra Jaurlaritzarekiko eta EAJrekiko, hori da ez duguna ulertzen. Hori justifikatzeko darabilten diskurtsoa, ezkerra vs eskuina, ere ulergaitza da. Beraiek ezkerra izango dira, baina gu ez gara eskuina", gaineratu du.
Ildo beretik mintzatu da Ekain Rico PSE-EEko kidea ere. "Aurrekontu aurrerakoiak" aurrera ateratzeko Nafarroan egindako ahalegina txalotu du, baina EAEn jarrera hori bera erakusteko eskatu dio koalizio abertzaleari. "Berri oso ona da Nafarroako herritarrentzat, eta Euskadin ere EH Bilduk espiritu hori izatea gustatuko litzaidake", gaineratu du.
Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak, berriz, Arrizabalagari erantzunez esan du aurrekontuak negoziatzerakoan "aurrekontua bera eta testuingurua" hartu behar direla kontuan. EAJk elkarrizketaren aldeko mezuak bota bai, baina praktikan ezer ez duela negoziatzen esan du Casanovak.
"Gainera, jakin badakigu Nafarroan eta Estatu Espainolean egoera oso delikatuan daudela, ez dute gehiengorik eta alternatiba ultraeskuina da. Arduragatik eta erantzukizunagatik erabaki dugu ahalegin bat egitea", zehaztu du.
Elkarrekin Podemoseko Iñigo Martinezek ere esan du gobernu bakoitzaren baldintzak eta ezaugarriak kontuan hartzea beharrezkoa dela aurrekontuen negoziaketetan, eta Nafarroan eta Estatuan, bietan, ezkerreko politiken aldeko apostua garbia dela.
Azkenik, Laura Garrido PP+Cs taldeko legebiltzarkidearen arabera, Nafarroan eta Madrilen aurrekontuen inguruan itxitako itunen atzean, presoen hurbilketarekin lotutako akordioa dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.