ETAko sei preso gerturatuko dituzte, tartean Joxe Javier Arizkuren
Espetxe Zuzendaritzak, Espainiako Barne Ministerioaren mende dagoenak, Euskal Herritik gertuko espetxeetara eta Euskal Herrikoetara lekualdatuko ditu ETAko sei preso.
Espetxe Zuzendaritzak ohar batean azaldu duenez, Joxe Javier Arizkuren ETAko buruzagi historikoa Murtziatik Logroñora eramango dute, eta bigarren gradua emango diote Murtziako espetxeko Tratamendu Batzordearen hala proposatuta.
Gainera, beste bost lekualdatze onartu dituzte, eta horietako baten kasuan hirugarren gradua ere emango diote preso bati.
Idoia Martinezen kasua da hori. 2003tik dago preso eta 31 urteko kartzela zigorra jaso zuen, lehergailuak edukitzeagatik, armak gordetzeagatik eta lapurretagatik. 2018ko martxoan bete zituen zigorraren hiru laurdenak, eta Asturiastik Arabara eramango dute.
Gainerako lekualdatzeak hauek izango dira: Olga Comes Asturiastik Iruñera, Guillermo Merino Valentziatik Zaragozara, Joanes Larretxea Ciudad Realetik Asturiasera; eta Jon Gurtubai Cadizetik Zaragozara.
Zure interesekoa izan daiteke
Astelehen honetan egingo dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"