Covid-19ak eta abstentzioaren mehatxuak baldintzatutako hauteskundeak Katalunian
5.624.044 herritarrek botoa emateko eskubidea dute Kataluniako hauteskundeetan, 69 hautagaitzen artean Parlamentuko 135 ordezkariak aukeratzeko. Ezohiko hauteskundeak izango dira, koronabirus pandemiak baldintzatuta. Parte-hartze oso txikia izatea espero da, iragarri ezin diren ondorioekin.
Generalitateko datuen arabera, 2017ko abenduaren 21ean baino % 1,25 boto-emaile gehiago izango dira. Hauteskunde erroldako 5.368.881 pertsona Katalunian bizi dira, eta 255 163 atzerrian.
Pandemiaren aurrean, posta bidezko botoa sustatu dute Governak eta alderdiek. Botoa modu telematikoan eskatzeko eta boza Correoseko langile bati zuzenean entregatzeko aukera eman dute, etxetik ateratzeko beharrik gabe.
Horrela, posta bidezko boto eskaerek goia jo dute Kataluniako hauteskundeetan. 284 706 eskakizun egin dituzte, erroldaren % 5,30, azken bozetan baino % 350 gehiago.
2015ean 107 421 eskaera egin zituzten, eta horrek marka hautsi zuen. Aurten 84 476 pertsonak posta bidezko botoa modu telematikoan eskatu dute, eta 200 230ek presentzialean.
Nahiz eta posta bidezko boto kopurua handia izan, biztanleriaren gehiengoa hauteslekuetara joango da igandean. Kutsatzeak saihesteko segurtasun protokoloek eta ordu-tarteek markatuko dute bozketa.
Zentzu horretan, Bernat Sole Kanpo Ekintza, harreman Instituzional eta Gardentasun kontseilariak ziurtatu duenez, "herri honetako hautesleku denetan mahai guztiak osatzea posible izango da".
2763 hautesleku
Igandean 2763 hautesleku egongo dira zabalik –2017an baino 83 gehiago--, eta desberdinak izango dira: hezkuntza zentroak ez diren tokiei lehentasuna eman diete, dentsitate txikia ahalbidetzeko (gutxienez 2,5 metro karratu pertsona bakoitzeko), hala nola, pabiloiak eta leku zabalak, eta osasun zentroetan edo adinekoen egoitzetan ez da hauteslekurik antolatu.
Generalitateak onartutako protokoloaren arabera, hauteslekuetan aireztatzea etengabe bermaturik egon beharko da, baita mi metroko distantzia mahaien artean ere, eta 1,5 metrokoa mahaiko kideen artean, boto-emaileen artean, eta boto-emaile eta mahaien artean, eta osasun segurtasuneko arduradunak egongo dira, neurriak betetzen direla egiaztatzeko.

Ilarak Bartzelonan PCR proba egiteko, hauteskunde bezperan. Argazkia: EFE
Pertsona guztiek une oro maskara jantzita eraman beharko dute, eta hauteslekuak garbitu eta desinfektatuko dituzte egunean zehar.
Gainera, aire librean edo kalean tokiak prestatuko dituzte, hautesleku barruan ahalik eta jende gutxien pilatzeko; ondorioz, litekeena da botoa emateko ilarak sortzea. Horregatik, ilarak antolatzeko modua zehazten du protokoloak.
Hautesleku barruan norabide bakarreko zirkuituak ezarriko dituzte, pertsonak gurutzatzea saihesteko, botoa eman behar duen pertsona soilik sartuko da bozketa zentroan, laguntza behar duten herritarrak salbu, eta irteerak eta sarrerak independenteak izango dira.
Hiru ordu-tarte
Kutsatze arriskua murrizteko, Governak hiru ordu-tarte ezarri ditu botoa ematera joateko, nahiz eta derrigorrezkoak ez izan: 9:00etatik 12:00etara arriskuko kolektiboak; 12:00etatik 19:00etara koarentenan ez dauden gainerako herritarrak, eta 19:00etatik 20:00tara kutsatuak, harreman estuak eta susmagarriak. Azken horiek konfinamendua hausteko baimena izango dute, dagokien ziurtagiria eramanda.
Azken ordu-tarte horretan mahaietako kideek norbera babesteko ekipamenduak jantziko dituzte. Gainerako ordu-tarteetan eskularruak, maskarak, betaurrekoak eta babesteko arropak emango dizkiete.
9139 mahai osatzea espero da –2017an 8247 izan ziren--: 6694 Bartzelonan, 853 Gironan, 566 Lleidan eta 1026 Tarragonan. Mahaiak osatzeko 82 251 pertsona deitu dituzte, horietatik 27 417 titular eta 54 834 ordezko.
Azken egunetan hauteskunde mahaietara ez joateko aurkeztu den alegazio eta helegite kopuru handiak polemika sortu du Katalunian; izan ere, deitutako 82 251 pertsonetatik gutxienez 35 637k errekurtsoa aurkeztu dute.
Hala ere, Bernat Sole Kanpo Ekintzako kontseilariak ostiralean ziurtatu zuenez, mahaien bi herenek hiru titularrak eta sei ordezko baieztaturik dituzte, eta mahaien % 99,9k osatzeko gutxieneko kideak. Horregatik, hauteskundeetako emaitzak igandean bertan argitaratu ahal izatea espero du. Mahai asko osatu gabe geratzekotan, emaitzak ez argitaratzeko aukera planteatu zuen Governak.
Mahaiak osatzea bermatzeko, dagoeneko osatu den mahai bateko ordezkoak beste hautesleku batzuetara lekualdatzea aurreikusi dute. Horregatik, pertsona horiek 10:00etara itxaron beharko dute, ohi baino ordubete gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.