Albiste izango dira: Mazonen erabakia, Estatuko fiskal nagusiaren aurkako epaiketa eta EAEko Aurrekontuen aurkezpena, sailez sail
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
- Mazonen erabakia: Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidenteak goizean zehar emango du bere erabakiaren berri. Hiru aukera ditu mahai gainean: dimisioa ematea eta hauteskundeak deitzea, dimititzea eta ordezkoa aukeratzea edo karguari eustea.
- Fiskal nagusia, Gorenean: Isabel Diaz Ayusoren bikotekidearen abokatuak hark (Alberto Gonzalez Amador) Ogasunari iruzur egin ziola aitortuz idatzitako mezu baten filtrazioak akusatuen aulkian eseriko du lehen aldiz Estatuko fiskal nagusi bat, Alvaro Garcia Ortiz, sekretuak ezagutaraztea egotzita.
- Aurrekontuen aurkezpena, sailez sail: Astelehen honetatik ostegunera bitartean Eusko Jaurlaritzako sailburuek agerraldia egingo dute Legebiltzarrean, beren sailetako 2026rako aurrekontu proiektuak azaltzeko.