Madrilen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchez buru, ETAren eta Graporen armak suntsituko dituzte ostegunean

Ekitaldian Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa, Idoia Mendia lehendakariorde bigarrena eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak izango dira, besteak beste.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea izango du buru ETAri eta Grapori konfiskatutako armak suntsitzeko ostegunean, martxoaren 4an, egingo duten ekitaldi sinbolikoak. Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Gasteizko Zentroak bultzatuta antolatu dute ekitaldia eta Valdemoroko Guardia Zibilaren Akademian (Madrilen) gauzatuko da.

Sanchezekin batera, beste hainbat agintari izango dira ekitaldian. Besteak beste, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde bigarrena eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak.

Halaber, Espainiako Estatuko Segurtasun indar eta kidegoen ordezkariak eta Ertzaintzaren eta Foruzaingoaren kideak ere bertaratuko dira.

Guztira, 1.400 arma zapalgailu batekin suntsitu eta fundiziora bidaliko dituzte. 1976tik atzemandako armak dira, Auzitegi Nazionalaren esku zeudenak eta ibilbide judiziala agortuta dutenak (ez dute jada froga gisa balio). Gehienak (% 90) ETArenak ziren, eta gutxi batzuk Graporenak eta beste talde armatu batzuenak. 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X