Begoña Alfarok aise irabazi ditu Nafarroako Ahal Duguko primarioak, botoen % 65ekin
Begoña Alfaro (Zarrakastelu, 1982) abokatuak alde handiarekin irabazi ditu Nafarroako Ahal Duguk otsailean abiatutako primarioak, botoen % 65,6 eskuratuta (455 boto), eta bera izango da idazkari nagusi berria. Herritarren Kontseilua eta Nafarroako Bermeen Batzordea berritu ditu barne hauteskundeokin alderdi moreak Foru Erkidegoan, eta atzo iluntzean eman ziren jakitera emaitzak.
Alfarok, orain arte, ez du ez kargu organikorik ez publikorik izan Ahal Duguren zuzendaritzan, baina bera izan zen primariotara aurkezteko babes gehien lortu zuena, eta oso atzean utzi ditu beste bi hautagaiak; Ainhoa Aznarez foru parlamentariak bozen % 18,1 lortu ditu (126), eta Neniques Roldan kazetariak, % 16,3 (113).
Twitter sare sozialean zabaldutako mezu baten bidez, Alfarok adierazi du "gainezka" dagoela, azken orduotan jasotako zorion eta animo mezuekin. "Indarra eta ilusioa" badagoela, eta Ahal Dugu alderdia Nafarroan "berpiztezko" prest agertu da.
"Nafarroako Ahal Dugu berrabiarazi" hautagaitzarekin lortu du Alfarok garaipena. Hautagaitza aurkezteko prentsaurrekoan azaldu zuenez, bere taldeak "gaztetasuna eta gogoa Nafarroako erakunde eta lurraldeetan eskarmentua dutenekin" batu ditu. Bere esanetan, "gizarte mugimenduen indarra eta gertutasuna erakundeetara" eraman behar dira berriro, "politika eta gizartea asko urruntzen" ari direla uste baitu.
Hipotekak Kaltetutako Plataformarekin egindako lanagatik ezaguna, Eduardo Santosen lekukoa hartuko du Alfarok. Nafarroako Gobernuko Migrazio Politika eta Justizia kontseilaria ere badenak irailean iragarri zuen ez zela berriro aurkeztuko, konpromiso etikoagatik.
Bere aldetik, Aznarezek ere, militanteei emandako babesa eskertzearekin batera, idazkari nagusi berria zoriondu du eta elkarlanerako borondatea agertu dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Albares Kongresuan izan liteke ostegunean, Global Sumud Flotillaren egoeraren berri emateko
Kongresuko Osoko Bilkuran ministroaren agerraldia eskatu zuten Sumarrek, ERCk, EH Bilduk, Podemosek, BNGk eta Compromisek duela egun batzuk, Global Sumud Flotillan parte hartzen duten ontzi eta pertsonak babesteko eta laguntzeko hartuko dituen ekintzak zein erabakiak azal ditzan.
Espainiako Gobernuak astelehenean eskualdatuko dio Jaurlaritzari Zubietako espetxearen gaineko eskumena
Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak eta Maria Jesus San Jose Justizia sailburuak otsailean jakitera eman zituzten epeak beteko dituzte horrela, kartzela berria 2026ko maiatza eta ekaina bitartean irekiko zutela iragarri baitzuten.
Anduezak euskara langileentzako mehatxu dela esan izana larritzat hartu du Estebanek, eta ulertezintzat jo du PSE-EEren jarrera
EBBko presidenteak esan du haserre dagoela, ez dela onargarria gobernukide den alderdi batek horrelakoak egitea eta, okerragoa dena, gezurretan ibiltzea.
Lehendakariak Euskadiren nazioarteko proiekzio kulturala bultzatuko du datorren astean Italiara egingo duen bidaian
Bidaiaren ardatz nagusia mundu mailan arte garaikidearen agertoki nagusietako bat den Veneziako Bienalaren baitan antolatu diren ekitaldietan parte hartzea izango da, 1976an bienalean izandako lehenengo euskal presentziaren 50. urteurrenean.
Andueza, polemikari buruz: "EAJk liskar artifiziala sortu zuen euskarari buruzko akordioa bertan behera utzi zuelako"
Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian
Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.
Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari
Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan. Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.
Koldo Garciak bere "errugabetasuna" defendatu du eta maskaren erosketan erabakitzeko ahalmenik ez zuela gaineratu du
Maskarak iruzurra eginda erosi ziren ala ez ikertzeko egiten ari diren epaiketan, Abalosen aholkulari izandakoak esan du ez duela gogoratzen esleipena egokitu zitzaion eskaintza Aldamak igorri ote zion.
Hauteskundeak, Andaluzian: zer du jokoan alderdi bakoitzak M17an?
Bihar abiatuko da hauteskunde kanpaina Andaluzian. Inkesta guztiek Juanma Moreno PPko hautagaia jotzen badute ere irabazle, ikusteko dago Voxen botoak beharko dituen ala ez gobernatzeko. PSOEk, berriz, Maria Jesus Montero hautagaiarekin indar erakustaldia egin nahi du, azken urteotan galdutako boto-emaileak berreskuratuz.
Atzerri Ministerioak Israelgo enbaxadako arduraduna deitu du Global Sumuden aurkako erasoagatik
Bien bitartean, EH Bilduk, Sumarrek, Podemosek, ERCk, BNGk eta Compromisek Albares ministroaren agerraldia Kongresuan eskatu dute, ontziak eta atxilotuak babesteko hartuko dituen neurriak azaldu ditzan.