Albiste da
Kartzela politika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETAko beste hiru preso lekualdatuko dituzte euskal espetxeetara eta gertukoetara

Mikel San Sebastian Murtziatik Soriara eramango dute; Irkus Badillo, Alacantetik Basaurira; eta Aurken Sola, Burgostik Iruñera.
Sorturen manifestazioa presoen eskubideen alde. Argazkia: Efe
Sorturen manifestazioa presoen eskubideen alde. Argazkia: Efe

Espainiako Espetxe Zuzendaritzak ETAko beste hiru preso Euskal Herriko edo gertuko espetxeetara lekualdatzea erabaki du.

Murtziako espetxetik Soriakora eramango dute Mikel San Sebastian. 2008ko apirilaren 22an sartu zuten preso, hilketak egitea, talde armatuari laguntzea eta armak eta munizioa gordetzea leporatuta.

Alacantetik Basaurira joango da Irkus Badillo. 22 urteko kartzela-zigorra jaso zuen ETAko kide izateagatik, eta hirugarren graduan egongo da. Izan ere, zigorraren hiru laurdenak bete zituen 2019ko otsailean, ez du ardura zibilik, kartzela-legedia onartu du, ETArengandik urrundu da eta atsekabea agertu du biktimei egindako minagatik.

Era berean, 2008ko azaroaren 1ean espetxeratu zuten Aurken Sola ETAko presoak Burgosko espetxea utzi eta Iruñekoan jarraituko du zigorra betetzen. Zigorraren hiru laurdenak beteko ditu 2023ko urrian, kartzela-legedia onartu du, indarkeria errefusatu du eta idatziak bidali ditu biktimei enpatia erakusteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X