Estatutua ez betetzeak "konfiantza hautsiko" lukeela adierazi dio EAJk Escrivari
Jose Luis Escriva Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak ukatu egin du Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren (IMV) kudeaketa Euskadira transferitzea "oztopatzen" ari direnik. Hala erantzun dio EAJrik, honek ohartarazi ostean Estatutua betetzen ez badu Ministerioarekin "konfiantza hautsiko" dela.
Kongresuko kontrol saioan, Iñigo Barandiaran EAJko diputatuak zuzenean leporatu dio Escrivari Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren kudeaketa edukirik gabe uzten saiatzea eta Euskadin martxan jartzeko dituen mekanismoei "nahita" jaramonik ez egitea.
Barandiaranek gogorarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak "onartezintzat" jo zuen Ministerioak egindako proposamena; izan ere, "hitzartutakoaren eta Legeak berak dioenaren aurka, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren funtsezko edukia osatzen duten funtzio eta zerbitzu batzuei eustea aurreikusten duzu". Barandiaranek Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerak ordaindu ahal izateko "baliabide material eta giza baliabide guztiak transferitzea" eskatu du, eta ez funtzio batzuk bakarrik.
Gainera, ohartarazi du Euskal Administrazioa ezin dela "beste ezein administrazioren menpeko" gisa hartu eta, beraz, ezin dela onartu "Espainiako Gobernuak euskal Administrazioen gaineko fiskalizazio edo kontrolik".
EAJko kongresuko bozeramaile Aitor Esteban ere kexu agertu zen lehen, ministroa 20/2020 Errege Lege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarrian ezarritako transferentzia zapuzten ari zelako; Barandiaranek ohartarazi du atzerapena zortzi hilabetekoa dela dagoeneko.
Diputatuak transferentzia "ez oztopatzeko" eskatu dio Jose Luis Escrivari, eta Kontzertu Ekonomikoarekin eta Estatutuarekin loturak dituela "jabetzeko", bestela, "bere Ministerioarekiko konfiantza haustea ekarriko lukeelako". "Erreakzionatu ezazu, baina jabetu zaitez zure jarreren ondorioez", ohartarazi dio Barandiaranek ministroari.
Horren aurrean, Escrivak esan dio Ministerioaren jarrera "inolaz ere" ez dela Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren transferentzia "oztopatzea", eta bosgarren xedapen gehigarrian ezarritako proposamena "mahai gainean" dutela erantzun dio EAJri.
Bosgarren xedapen gehigarri horrek, Gizarte Segurantzaren Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren prestazio ekonomiko ez-kontributiboari dagokionez, eskuz aldatuko liratekeen funtzioak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari (INSS) esleitzen zaizkion eginkizun eta zerbitzuak liratekeela jasotzen du. Escrivak defendatu du Ministerioaren planteamendua "urrunago" doala bosgarren xedapen gehigarri honetan ezarritakoa baino, prest agertu baita, INSSaren zereginak ez diren eta "Ministerioko beste instantzia batzuetatik lantzen diren" beste gai batzuei buruz ere hitz egiteko, xedapen horretan jasota ez dauden arren.
Hori dela eta, "Euskal herritarrentzako onena izango den irtenbide bat bilatzeko ados jarriko" direla espero du, "Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eskura izanik, zerbitzu integralen eskaintza ahalik eta hoberena izan dezaten EAEko herritarrek, Euskadi osoan ahalik eta gehien zabal dadin".
Gogorarazi du Euskadin 15.000 direla Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jaso dutenak eta 4.000 Nafarroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.