Kargu publikoen "ate birakariak" mugatzeko lege-proposamena aurkeztu du EH Bilduk
EH Bilduk lege-proposamen bat erregistratu du Eusko Legebiltzarrean, politikaren eta enpresa pribatuen arteko "ate birakariak" mugatzeko.
Maddalen Iriartek eta Josu Estarronak astearte honetan prentsaurreko batean aurkeztutako proposamenaren arabera, organo independente bat sortuko litzateke, enpresa pribatuan erantzukizuneko postuak lortu nahi dituzten erakundeetako edo politikako agintari ohien kasuak aztertzeko.
Testuaren berrikuntzetako bat da lege-maila ematen zaiola kargu publiko batetik enpresa pribatura igarotzeko bi urteko gabealdiari, hau da, egungo araudiaren arabera kargu publiko batek sektore pribatua uzten duenetik enpresa pribatuan erantzukizuneko lanpostu bat lortzeko igaro behar den denborari, egungo araudian ez baitago modu espezifikoan jasota.
Halaber, erakunde pribatuek kargu publiko bat uzten duten pertsonak kontratatzerakoan dituzten eskubideak eta betebeharrak zehazten ditu lege-proposamenak, gaur egun legeak eremu publikorako baldintzak baino ez baititu ezartzen.
Josu Estarrona legebiltzarkideak azaldu duenez, egoitza fiskala Euskadin duten enpresek ere legea betetzeko betebeharra izatea nahi dute, baldin eta "politikari jakin batzuk" egon daitezen interesa badute.
Halaber, artikulu batean ezartzen da bateraezinak direla Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kide izatea ahaldun nagusi eta alkate izan direnentzat.
EH Bilduren lege-proposamenak 28 artikulu jasotzen ditu guztira, 2014ko Kargu Publikoetako Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen Legea aldatzen dutenak.
Iriartek argitu duenez, EH Bildu kargu politikoak izandituzten pertsonak eremu pribatura igarotzearen aldekoa da, baina ez "alderdi politiko jakin batzuetako" goi-kargudunak zuzenean zuzendaritza postuetara eta administrazio kontseiluetara joatearen aldekoa.
Bestalde, Iriartek salatu du zenbait alderditako kargu publikoak, batez ere EAJkoak, konpainiek fitxatu izana, "euren harremanak eta esperientziak aprobetxatzeko, ordainsari ekonomiko mamitsu baten truke".
Horrek, Iriarteren esanetan, "botere politikoa ekonomikoaren mende jartzea" ekartzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
PSE-EEk hizkuntza eskakizunei buruzko eztabaida gelditzea eskatu du, gero eta "polarizazio" handiagoa dagoelako
Sozialistek hizkuntza-indizeak legez blindatzea proposatu dute, arnasguneetan izan ezik, eta EAJren proposamenean "justifikaziorik gabeko gehiegikeriak" egon daitezkeela ohartarazi dute.
Josu Aztiria (EH Bildu): "EAJk ez digu proposamenik aurkeztu; gainera, abstentzio akritikoa nahi dute, eta ez dugu ulertzen"
EH Bilduren legebiltzarkidea Euskadi Irratian izan da, besteak beste, Euskal Enplegu Publikoaren Legeari buruz hitz egiteko. EAJren planteamendua "ez da serioa", haren ustez. "Atzo, negoziaziorik gabe, jakin genuen abstenitu gaitezela eskatzen dutela. Guk duela hilabete pasatu genien gure proposamena, eta ez dugu erantzunik izan", azpimarratu du.
EH Bilduk "progresibotasun indizea zehaztu" du, hizkuntza-eskakizunen inguruko "akordio inklusiboa" ahalbidetzeko
Halaber, EAJren testuan egin duten zuzenketen artean propio nabarmendu dute bi hizkuntza ofizialak ezagutzea "nahitaezkoa" dela.
EAJk deitoratu du PSE-EE ez dela eurekin harremanetan jarri AArekin sortutako Estebanen irudiak eragindako polemikaren ostean
Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak adierazi duenez, Espainiako Gobernuko Presidentetzatik alderdi jeltzalearekin harremanetan jarri diren arren, PSE-EEk Adimen Artifizialarekin sortutako Aitor Estebanen irudia zabaldu osteko polemikaren ondorioz, euskal sozialistek "oraindik" ez dute eurekin hitz egin.
PPko B kutxako ikertzailearen esanetan, Rajoy ez aipatzeko eskatu zioten
Era berean, txostenean Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusi ohiaren izena islatzen utzi ez ziotela ziurtatu du, kontu bateko ahaldun gisa agertzen zen arren.
Lan-eskaintza guztietan hizkuntza eskakizunaren derrigortasuna geroratzeko aukera ezartzea proposatu du EAJk
Sozialistekin akordioa erdiestea ezinezkoa izan ondoren, EH Bilduri eskari zuzen bat egin dio EAJk: "gutxienez abstentzio" batekin jeltzaleen planteamendua ahalbidetzea, eta hortik aurrera, elkarrekin "emaitzak ebaluatu" eta "urrats berriak" adostea.
Lehendakaria EAJren eta PSE-EEren arteko tentsioa baretzen saiatu da, eta Jardunbide Politiko Eredugarriaren aldeko Ituna mahaigaineratu du
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Maria Ubarretxenak azaldu duenez, EAJren eta PSEren sailburu guztiek itun horri “lotzea” onartu dute. “Gaur inoiz baino indar handiagoa du”, adierazi du.
Aldamak Pedro Sanchez “talde antolatuaren” buru gisa jo du
Maskarak iruzurra eginda erosi ziren ala ez ikertzeko egiten ari diren epaiketan, enpresariak epailearen aurrean esan du eraikuntza enpresa batzuek herri lanen lizitazioak irabazi zituztela komisioak ordaintzearen truke.
Hizkuntza-eskakizunei buruzko eztabaida amaitzear da, akordiorik gabe
Eusko Legebiltzarrak Enplegu Publikoaren Legearen erreformari zuzenketak aurkezteko epea agortzear da. EAJ, EH Bildu eta PSE-EE negoziatzen jarraitzen dute euskara eskakizunen inguruan.
Pedro Sanchezek eskua luzatu dio EAJri eta legegintzaldia amaitzeko "bidelagun ona" dela dio
"Zuk jakingo duzu nola iritsi nahi duzun hauteskunde deialdira, bidelagunak nahi dituzun ala ez, presidente", galdegin dio Vaquerok. "Jakina, bidelagunak nahi ditut, gainera, onak, Euzko Alderdi Jeltzalea bidelagun ona da", erantzun dio Sanchezek.