Espetxe politika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Josu Ginea eta Iker Lima ETAko presoak Basauriko espetxera eraman dituzte

Larrabetzuarra eta galdakoztarra Leondik eraman dituzte Bizkaiko presondegira.
Presoen eskubideen aldeko mobilizazioa. Argazkia: Efe
Presoen eskubideen aldeko mobilizazioa. Argazkia: Efe

Josu Ginea Sagasti eta Iker Lima Sagarna ETAko presoak Leongo espetxetik Basaurikora (Bizkaia) eraman dituzte gaur, Etxerat euskal presoen senideen elkarteak jakitera eman duenez.

Gineak, Larrabetzun Euskal Herritarroken zinegotzi izan zenak, 12 urteko espetxe zigorra jaso zuen 1997an herriko kutxazain bati su ematea egotzita.

Lima galdakoztarra, berriz, 2002an sartu zuten preso, eta 25 urteko zigorra betetzen ari da sutea, kalteak, lesioak eta desordena publikoak egitea leporatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X