Albiste dira
Espioitza politikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pablo Iglesias: "Margarita Robles Estatuaren Troiako zaldia da Gobernuan"

Espainiako Gobernuko presidenteorde ohiak espioitzak "ikaragarri larriak" direla esan du, are gehiago Gobernua atzean badago. Bere ustez, egoera jasanezina da Sanchezentzat; izan ere, Roblesek PPrekin eta VOXekin elkar ulertzera bultzatzen du PSOE, eta arriskuan jartzen du koalizio-gobernua.
Pablo Iglesias, En Jakerekin konexioan, gaur goizean.
Pablo Iglesias, En Jakerekin konexioan, gaur goizean.

Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko presidenteorde ohiaren ustez, Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroak "Estatuko Troiako zaldia ordezkatzen du Espainiako Gobernuan"; horretaz jabetzeko nahikoa da, bere ustez, "eskuin mediatikoaren babesa ikustea, ministroen kontseiluan euren ordezkari bat izatearekin zein pozik dauden".

Gisa horretan hitz egin du Iglesiasek En Jake saioan, gaur goizean. Iglesiasek ez du baztertzen Pedro Sanchez "Robles Defentsa ministro izanda presidente gisa zer irabazten duen hausnartzen aritzea".

"Margarita Robles, ziurrenik bere promozioko legelaririk distiratsuena dena, gobernuek eta estatuek zelatatzeko duten legitimitateaz mintzatu zen atzo Kongresuan. Zertan geratzen gara, Gobernua ala Estatua? Ez baita gauza bera", adierazi du Iglesiasek. Gaineratu duenez, "inor ez dio harritu behar Estatu sakoneko sektore batzuk zelatan ibiltzea. Baina Gobernua bada zelatatzen ari dena eta CNIri agindu diona fabrikazio israeldarreko material informatiko batzuk instalatzeko, estatuek bakarrik eskura ditzaketenak gainera, eta ez bakarrik elkarrizketak entzuteko, baizik eta agintari politikoen, haien abokatuen eta haien familien intimitate osoa zelatatzeko, baimen judizialik gabe, hori gauza ikaragarri larria da".

Iglesiasen ustez, egoera "jasanezina" da Pedro Sanchezentzat, ez soilik irudi demokratiko txarragatik. "Robles inposatzen ari den dinamika honek PSOE PPrekin eta VOXekin elkar ulertzera bultzatzen du; zeinekin eta zelatatze horiez poztu eta gehiago zergatik ez den zelatatzen galdetzen duten horiekin". Iglesiasen iritziz, "Robles da koalizio gobernuaren egonkortasunerako eta legealdirako arriskurik handiena, eta Sanchezek badaki hori. Ez nuke baztertuko Pedro Sanchez Robles ministro izanda presidente gisa zer irabazten duen hausnartzen aritzea".

Iglesiasek, ustez espioitzak egin ziren garaian presidenteorde zenak, adierazi du berari ez ziotela "inoiz utzi sekretu ofizialetatik gertu egoten, eta orain ulertzen da zergatik zegoen hainbeste kezka eta eskandalu gu segurtasun batzorde nazionalean egotekoarekin". Argitu duenez, "ordezkari demokratikoak dauden lekuetan oso zaila da benetako informazioa ematea; sekretu ofizialen batzordean ez da kontatzen nor ari diren zelatatzen".

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X