torturaren biktimak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Torturaren biktimentzako babesa eskatu dio Foro Sozialak Kongresuko presidenteari

Erakundea kritiko agertu da Macarena Olona Voxeko diputatuak aste honetan egindako adierazpenen aurrean. Izan ere, ETAko kideei egindako "tortura faltsuen" testigantza bat irakurri zuen Kongresuan.
Macarena Olona diputatua, aste honetan Kongresuan egindako adierazpenetan. Argazkia: Twitter
Macarena Olona diputatua, aste honetan Kongresuan egindako adierazpenetan. Argazkia: Twitter

Foro Sozialak Meritxell Batet Espainiako Diputatuen Kongresuko presidenteari idatzi bat helarazteko asmoa azaldu du, torturaren biktimentzako babesa eskatuz.

Adierazpen batean, Foro Soziala kritiko agertu da Macarena Olona Voxeko diputatuak aste honetan egindako adierazpenen aurrean. Izan ere, ETAko kideei egindako "tortura faltsuen" testigantza bat irakurri zuen Kongresuan.

Erakundearen aburuz, "torturaren biktimen birbiktimizazio bortitza" da, eta Olonaren adierazpenak "are larriagoak dira diputatu hau Estatuko abokatua dela eta epaitegietan torturen kontakizun beldurgarriak entzun dituela kontuan hartuta".

Kezkagarritzat jo du "Voxeko diputatuaren hitzek EAEn eta Nafarroan eragin duten erantzun instituzional eskasa", eta iragarri du idatzi bat helaraziko diola Kongresuko presidenteari, "gertakari larri horien aurrean torturaren biktimei babesa adierazteko eskatuz, eta egindakoa zuzentzeko eska dezala".

"Horrez gain, Kriminologiaren Euskal Institutuak Eusko Jaurlaritzarentzat eta Nafarroako Gobernuarentzat torturari buruz egindako txostenak bidaliko dizkiogu, gaineratu du, eta EAEko eta Nafarroako Gobernuei ere "gauza bera eskatzen diegu: biktimei babesa adierazteko".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Imanol Pradalesek azalpen “azkar eta gardenak” eskatu dizkio Zapaterori, eta EH Bilduk zuhurtzia eskatu du, Plus Ultra auziaren aurrean

Lehendakariak azalpenak eskatu dizkio Jose Luis Rodrigez Zapatero Espainiako presidente ohiari, Plus Ultra auzian inputatu ondoren, eta errugabetasun-presuntzioa errespetatzeko beharra azpimarratu du. Bestalde, EH Bilduk, Nerea Kortajarenaren bidez, zuhurtzia eskatu du eta ohartarazi du horrelako auziek “zurrunbilo” politiko eta mediatikoak sor ditzaketela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X