"Lidergo eta gehiengo berriak" bilatuko ditu EH Bilduk, "aro-aldaketarako"
"Nola egin aurre gizateriaren historian hain berezia den une historiko berezi honi?" Galdera hori abiapuntuan jarrita, EH Bilduk eraiki nahiko lukeen etorkizuneko herri proiektu berrirako zedarriak bildu ditu, 'Euskal Eredua. Herri Hobe Baten Alde' goiburupean landu duen txostenean. "Faktore geopolitiko eta ekologikoek" eragindako "marko erregresiboari" aurre egiteko "konponbide berriak, lidergo berriak eta gehiengo berriak" eraiki nahi ditu koalizioak.
Aurkeztu duten bide-orriak bost erronka nagusi aipatzen ditu: "subiranotasun estrategikoa indartzea, ongizate egiturak eraldatzea, ezagutza-sistemak berritzea, identitate komunitarioa berritzea eta segurtasun-propioa garatzea". Horiek erdiesteko, "gehiengo soziopolitiko berriak artikulatu" behar direla uste du EH Bilduk, eta argi du hori ezin duela "indar politiko batek bakarrik" egin. "Aitzitik, modu eta eremu askotan adierazi behar diren gehiengo soziopolitiko berrien bidez baino egin ezin daitekeen langintza da", jaso dute dokumentuan.
Epe laburreko "interes alderdikoiak alde batera" uzten direnean, itun politikoak "gizarte-prozesu zabalagoen palanka bihurtzen direla irizten dio ezker abertzaleko koalizioak. Bide horretan, herri mailako akordioak egiteko aukera ikusten du, "batzen gaituena asko" delako eta "akordiook egingarriak" direlako. Hitzez hitz, horrela jaso dute txostenean: "hitzarmenak ez dira berez helburu, baizik eta gure herriaren eraikuntza sozialean eta nazionalean aurre egiteko bitarteko". Eta itun horiei bide emateko, "pragmatismo eraldatzailea" proposatzen da, "ideien eztabaida saihesten ez duena, beharrezkoa denean konfrontatzen duena, baina aldi berean akordioak lortzeko, indarrak eta borondateak batzeko eta topagunean ahalbidetzeko gai dena".
Atzera begira jarrita, "askotariko lidergoen" eta "tradizio politiko desberdinen" ekarpenei begiratzen dio EH Bilduk, egungo Euskal Herria ulertzeko. Hor kokatzen ditu euskalduntze prozesuak edota ikastolen eta kooperatiben sorrerak. Egitasmo horiek martxan jartzeko erdigunean jarri zituzten balioak berreskuratzea ezinbestekoa dela azaldu du: "amets egiteko nahi kolektiboa, ikuspegi komunitario sendoa garapenaren ulerkeran eta berdintasun-zentzu argia".
"Sen komunitarioa berreskuratu"
Azken hamarkadetan Euskal Herrian egin dena, "modu kolektiboan", "ikuspegi komunitario batekin" eta "askotariko herritarren lan eskergari" esker egin dela nabarmendu dute txostenean. XX. Mendearen bigarren erdialdean "abiatutako eraldaketa prozesua" ekarri dute gogora, "lidergo ugarien bidezko talde lana" izan zela nabarmentzeko. Eredu hori da EH Bilduk berreskuratu eta "etorkizunera proiektatu" nahi duena, "sen komunitarioan" ardaztuta. Izan ere, egungo agertoki sozio-politikoari erreparatuta, EH Bilduk ondorioztatzen du "iraganeko inertziak kudeatzen" ari dela herri hau, une historiko honek aurrean jartzen dituen erronkei aurre egiteko "ikuspegi estrategikorik" eta "lidergo eraldatzailerik" izan gabe.
Are, EH Bilduren diagnostikoaren arabera, euskal gizarteak parean duen "bidegurutzea bikoitza" da eta "salbuespena arau" bihurtu da: "aberastasunaren banaketa vs. gizartearen txirotzea; ekoizpen eta kontsumo moduen eraldaketa vs. kolapso ekonomikoa eta ekologikoa". Horren aurrean, "neurri aringarrietatik haragoko egiturazko jarduerak" aipatzen ditu: besteak beste, energia merkatuan esku hartzea, errentak babestea eta aberastasunaren birbanaketa. Hala, "premiazko da fiskalitate progresibo eta bidezkoago bati buruzko eztabaida planteatzea, sozialki aurreratuenak diren Europako herrialdeetako antzeko presio fiskala ekarriko duena".
Halaber, iraultza teknologikoa eta krisi soziodemografikoa jarri ditu aro berriko euskal ereduaren jomugan EH Bilduk. Batetik, teknologia berriak prozesu demokratizatzaileentzat "aukera" modura ikusten ditu, "gobernu irekia delakoarentzat". Eta bestetik, etorkizunean "geroz eta anitzagoa" izango den gizartearen "kohesioa indartzeko" bideak ahalik eta azkarren aktibatzearen premia nabarmendu du.
'Euskal Eredua. Herri Hobe Baten Alde' dokumentua Euskal Herriko gainerako eragile sozial, politiko eta sindikalekin partekatuko du, orain, EH Bilduk, epe laburrean hasi asmo duen bilera-erronda baten bidez, akordio anitz eta zabalen bila.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.