Remirezek, lehorteari buruz: "Egoera bideratu ezean, neurriak hartu beharko dira"
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak lehorteak eragindako urtegien egoerari buruz adierazi duenez, etengabean ari dira egoera aztertzen Foru Erkidegoan jarduten diren bi konfederazio hidrografikoekin batera, Ebrokoa zein Kantaurikoa, "esparru sozioekonomikoari eta herritarren egoerari eragingo ez dieten neurriak aztertzeko". Halere, "egoera meteorologikoa bideratu ezean, zenbait neurri hartu beharko dira", ziurtatu du.
Hala adierazi du gaur Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan egindako elkarrizketa batean. Hurrengo asteei begira, "ikusiko dugu zein den egoera, ez da soilik eskumenen kontu bat, baizik eta, kasu honetan, uraren kudeaketa ere sartzen da tartean, konfederazioak daude alde batetik, eta mankomunitate zein toki-erakundeak, bestetik, horiek baitute uraren kudeaketaren eskumena".
"Seguruenik, beharrezkoak diren neurriak jarriko ditugu mahaigainean, egoerak eskatzen duenaren araberakoak, eta herritarrengan ahalik eta eragin txikiena sortuta", gaineratu du.
Gaur Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoekin deitutako bilerari buruz, neurri energetikoez hitz egiteko, Remirezen iritzian, "normala da egindakoa argitzeko bilerak egitea araudi berri bat sortzen denean".
Edonola ere, presidenteorde nafarrak ez du uste kogobernantza falta egon denik neurriak hartzeko orduan, Espainiako Gobernuari egotzi izan dioten bezala: "aurretik, bilerak egon dira, hartu-emanak, eta, horietan, autonomia erkidegoen iritzia jaso da, Nafarroakoa gutxienez bai, hartutako neurri berrien ildoei buruz, izan ere, Nafarroako Gobernuak hartutako neurriekin lerrokatuta daude.
Kaleetan argiztapen urriagoak eragin lezakeen segurtasun falta dela eta, Remirezek ziurtatu egin du Nafarroako segurtasun arduradunek ez diotela halakorik adierazi, "ez gara alarmistak izan behar, segurtasuna guztiz bermatuta dago".
Zure interesekoa izan daiteke
Puentek agerraldia egingo du astearte honetan Kongresuan, biktimentzako laguntzak onartu eta gero
EAJk salatu du EH Bilduk Tolosako eta Andoaingo udaltzainak Intxaurrondora bidaltzen dituela praktikak egitera
Perez Iglesiasek ohartarazi du Bilboko indarkeriak "krosko-zirrikitua" ireki duela demokrazian
Martuteneko espetxea zegoen lekuan etxebizitzak egiteko erakunde arteko akordioa aste honetan lor lezakete
Zozkatu dira Donostiako eta Gasteizko hauteskunde-mahaietako kideak ere
Denis Itxaso: “Etxegabetze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"