Nafarroako banderarekin dirua "xahutzea" leporatu dio Iruñeko Udaleko oposizioak Mayari
Iruñeko Udalak adierazpen bat onartu du astearte honetan Presidentetza Batzordean, PSN, EH Bildu eta Geroa Bairen botoekin, gobernu taldearen "xahutzea" eta "opakutasuna" salatzeko, Foru plazan Nafarroako bandera erraldoi bat jartzeko 178.000 euroko gastua egin izanagatik, hasieran iragarritakoa baino % 78 gehiago. Alkatetza duen Navarra Sumak kontra bozkatu du.
Maite Esporrin PSNko zinegotziak salatu duenez, bandera jartzearekin ados egonik ere, "diru publikoa xahutu da eta egoera ekonomikoarekin bat datorren beste modu batean egin zitekeen".
Era berean, Enrique Maya alkatearen "engainu saiakera" kritikatu du, kostua 100.000 euro ingurukoa izango zela jakinarazi bazuen ere, bere horretan jada "eskandalu hutsa zena", azkenean ia 180.000 eurotara igo baita.
EH Bildutik, Eva Arangurenek ziurtatu du Navarra Sumak "sinboloa mespretxatzen" duela bandera "alderdikeriaz erabiliz lotsak estaltzeko", hala nola "Labriteko pasabidearen xahutzea". "Kalkulu eta seriotasun falta hori iruindar guztien poltsikoari ari zaio kalte egiten", berretsi du Arangurenek, eta "bandera jartzeak dakarren gainkostua euren poltsikotik ordaintzeko" eskatu die arduradunei.
Geroa Bairen aldetik, Patxi Leuzak uste du Fermin Alonso Proiektu Estrategikoetako zinegotziak "dimititu" egin beharko lukeela, "ez duelako horrelako obra bat egiteko gaitasunik"; bere iritziz, % 78ko gainkostua aldez aurretik pentsatu ez bada "kudeaketa negargarriagatik" dimititu beharko luke, eta jakinaren gainean egin badute, "herritarrak engainatzeagatik". Halaber, adierazi du "benetako arazo soziala" dagoen garaiotan, "jende asko baldintza oso penagarrietan dagoenean", guztiz justifikaezina dela gastu hori.
Fermin Alonsok (NA+) identitate-kontu batera eraman du eztabaida, eta oposizioari "ikurrina Nafarroako bandera baino nahiago izatea" leporatu dio. Azaldu duenez, "kostua erabat justifikatuta dago, eta aurrekontua ere aldatu egin da", esan du. Gainkostua, gaineratu duenez, azterketa geoteknikoan aireratutako "mikropiloteen bidezko zimendu bat egiteko beharrak ekarri du, garestiagoa dena", bai eta zimendu horren argiztapen eta hura egiteko obra zibilak ere. Gastu horiek zekartzaten erabakiak, bandera instalatu ostean hartu ziren, 'a posteriori', Alonsoren hitzetan.
Zure interesekoa izan daiteke
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.