''Bai bakarrik da bai'' legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkullu lehendakariak esan du konponbidea bilatzea premiazkoa dela emakumeei "babes handiagoa" eskaintzeko

"Bai bakarrik da bai" legearen inguruan sortu den polemikaren harira, doktrina bateratzea, legea moldatzea edo bi alternatiba horiek uztartzea proposatu du Iñigo Urkulluk.
Iñigo Urkullu, EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia
Iñigo Urkullu, EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

"Bai bakarrik da bai" legearen ondorioz sortu den polemikaren harira bere iritzia eman du gaur Iñigo Urkullu lehendakariak, eta adierazi du konponbidea bilatzea premiazkoa dela emakumeei babes handiagoa eskaintzeko. Horretarako, doktrina bateratzea, legea moldatzea edo bi alternatiba horiek uztartzea proposatu du.

Duela hilabete pasatxo "Bai bakarrik da bai" legea indarrean sartu zenetik, hainbat bortxatzailek epaitegietara jo dute zigorra berrikustea eskatuz, eta hainbati murriztu egin diete.

Lehendakariak gaur azaldu duenez, legearen helburua "argia" da: "emakumeei babes handiagoa eskaintzea". Ildo horretan, sortu diren arazoak "nahi gabekoak" direla uste du "gizarte osoak partekatzen duen helburu baten aurka" doazelako.

Hori dela eta, azpimarratu du premiazkoa dela "inork nahi ez dituen erabakiak saihestea, zalaparta murriztea eta arrazionaltasunez jokatzea".

Zure interesekoa izan daiteke

gabriel rufian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Rufian: "Beti esan izan da legealdiek EAJk dioena irauten dutela"

EAJk Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari hauteskunde orokorrak ez aurreratzea "arduragabea" litzatekeela esan ostean, Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak esan du beti esan izan dela EAJk erabakitzen duela legealdien iraupena. Kongresuko pasilloetan egindako adierazpenetan, buruzagi kataluniarrak azaldu du bere alderdiak hauteskundeak aurreratzea eskatuko lukeela PSOEren finantziazio irregularra frogatuko balitz.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Loiun gertatutakoaren kronologia, Zupiriaren arabera

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi duenez, Ertzaintzak Loiuko aireportuan egindako esku-hartzea agenteen aurkako "aldez aurreko eraso" eta "probokazio" bati emandako erantzuna izan zen, baina dispositiboaren kudeaketa "beste modu batera" egin behar zela onartu du. Zupiriak ordena publikoko arazo bat izan zela defendatu du, eta barne ikerketa batek indarraren erabilera proportzionala izan ote zen zehaztuko duela baieztatu du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zupiria: “Gure herrian, herritar batzuek ez dute Poliziarik nahi, ezta Euskal Polizia bada ere”

Bingen Zupiriak Ertzaintzaren jarduna defendatu du Loiuko aireportuan Global Sumud flotillako kideekin izandako istiluetan, eta adierazi du oraindik ere badirela poliziaren figura ukatzen duten herritarrak. Halaber, gogorarazi du Ertzaintzako kideek ETAren terrorismoa eta kale indarkeria jasan zituztela, eta "gaur egun ere iragan horren arrastoak" gizartearen zati batean mantentzen direla.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X