Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Memoria Historikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkarrekin Podemos-IU: "Memoria historiko hobe eta justuagoa izateko bidea zabaltzen zaigu akordioarekin"

Akordioaren inguruko xehetasunak eman ditu Miren Gorrotxategi legebiltzarkideak eta nabarmendu du gauza garrantzitsuak lortu direla, besteak beste lege honek biktimei erreparazio integrala aitortuko dielako eta hildakoak ez ezik bizirik atera zirenak ere aintzat hartuko dituelako.
20230208121528_miren-gorrotxategi-elkarrekin-podemos_
18:00 - 20:00
Memoria historikoaren inguruko akordioa lortu dute Elkarrekin Podemosek eta Eusko Jaurlaritzak

Elkarrekin Podemos-IUk akordioa lortu du Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiekin, EAJrekin eta PSE-EErekin, Memoria Historikoaren Legea onartzeko. Hala, akordio honek "Memoria Historiko hobeago eta justuago bat izateko bidea zabaltzen" duela azaldu du Miren Gorrotxategi koalizio moreko legebiltzarkideak.

Akordioaren inguruko xehetasunak eman ditu asteazken honetan Gorrotxategik, eta nahi guztia lortu ez arren, akordio honekin gauza garrantzitsu asko lortu direla azpimarratu du, besteak beste, biktimen erreparazio integrala aitortzea, eta hildakoak ez ezik bizirik atera zirenak ere aintzat hartuko dituen lege bat, baita faxismoak jotako biktima guztien errekonozimiendua eta zenbatekoa ere.

Gainera, nazioarteko legeek ezartzen dituzten "parametroak hona ekartzea", eta emakumezkoen kontra izan zen indarkeriak bere lekua izatea lortu dutela nabarmendu du, beste hainbat gauzen artean.

"Gure oposizioa beti izan da irmoa, baño propositiboa, eta beti gehiengo sozialaren alde egiten dugu", azaldu. Ildo horretan, akordiora iritsi direla berretsi du, eta Gobernuak proposatzen zuen proeiktua hobetu dela iritzi dio. Bide batez, negoziaketan parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkie.  

 

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X