CIS-en inkesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PPk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak, baina PSOE-Sumar ezkerreko blokeak gobernatu ahal izango luke

Inkestaren arabera, Hego Euskal Herrian, ordea, sozialistak izango dira hauteskunde hauetako garaileak; EAEn 4 eta 7 diputatu artean lortuko lituzkete eta beste 2 Nafarroan. Bigarren postuan EH Bildu legoke, EAEn 3 eta 6 diputatu artean eskuratuta eta Nafarroan 1 bereganatuta.
Sanchez, Feijoo eta Díaz, aurrekanpainako ekitaldietan.
Sanchez, Feijoo eta Díaz, aurrekanpainako ekitaldietan.

Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) egin duen azken inkestaren arabera PPk irabaziko lituzke uztailaren 23ko hauteskunde orokorrak. Bozken % 31,4 eskuratuko lituzke eta datu horrek 122 eta 140 aulki artean emango lizkioke. Hala ere, ezingo luke Vox-ekin batera gobernatu, honek bere diputatuen erdiak galduko lituzkeelako.

PSOE izango litzateke bigarren indarra Estatuan, botoen % 31,2 lortuta. CISen arabera, 115 eta 135 diputatu artean izango lituzke eta Espainiako Gobernua mantentzeko aukera izango luke Sumar koalizioaren babesari esker. Izan ere, Yolanda Díaz buru duen taldea hirugarren lekuan jarriko litzateke botoen % 16,4 eta 43 eta 50 aulki artean bereganatuta.

Vox laugarren postura jaitsiko litzateke inkesta honen arabera. Bozken % 10,6 eta 21 eta 29 aulki artean lortuko lituzke, gaur egun dituen 52 diputatuetatik urrun.

Datu hauek kontuan hartuta, PP eta Vox 169 ordezkari izatera iritsi daitezke inkestak ematen dizkien daturik onenak gehituz gero, baina gehiengo absolutura iristeko beste 7 beharko lituzkete. Aldiz, PSOEk eta Sumarrek aise gaindituko lukete muga hori, inkestaren datu onenak batuta, 185 ordezkari izango lituzketelako.

Emaitza hauek jasotzeko 29.201 elkarrizketa egin zituen CISek ekainaren 8 eta 27aren artean, alderdiak autonomia erkidegoetako eta udaletxeetako itunak eta akordioak negoziatzen ari ziren bitartean.

Alabaina, inkestak ate guztiak zabalik uzten ditu oraingoan; izan ere, alderdi bakoitzari esleitzen dizkion diputatu kopuruen tartea handia da eta aldaketa handiak egon daitezke.

Emaitzak Hego Euskal Herrian

CISen arabera, sozialistek irabaziko dituzte hauteskundeak Hego Euskal Herrian. EAEn 4 eta 7 ordezkari artean lortuko lituzkete eta Nafarroan, berriz, 2.

EH Bildu izango litzateke bigarren indarra. EAEn 3 eta 6 diputatu artean lortuko lituzke inkestaren arabera eta Nafarroan bat bereganatuko luke.

Sumar koalizioak lau aulki lortuko lituzke guztira Hego Euskal Herrian, 3 EAEn eta bat Nafarroan.

EAJk, berriz, CISen arabera, 3 eta 5 ordezkari artean lortuko lituzke.

Azkenik, Alderdi Popularrak guztira 3 aulki lortzeko aukera izango du; horietako 2 EAEn eta bat Nafarroan. Voxek ez luke ordezkaririk lortuko Hego Euskal Herrian.

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 17/06/2026.- El portavoz de EH Bildu, Pello Otxandiano, en el estrado durante un pleno del Parlamento Vasco monográfico, promovido por EH Bildu, para debatir sobre políticas que garanticen la seguridad vital en un contexto internacional de guerras y de grandes transformaciones mundiales, que requieren afrontar medidas para combatir el encarecimiento de la vida, mejorar los servicios públicos y responder a las "emergencias de cuidados y vivienda". EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Justizia sailburuak botere publikoek eragindako torturaren biktimen egiaren, justiziaren eta duintasunaren alde lan egiteko deia egin du Legebiltzarrean

Maria Jesus San Jose Justizia sailburuak tortura botere gehiegikeria izan zela esan du, eta erabat gaitzetsi du. Horren hitzetan, Ebaluazio Batzordeak 183 biktima aitortu ditu ofizialki. Egiari Zor eta Berridatzi biktimen elkarteak ere izan dira Legebiltzarrean, eta biktimen aitortza eskaerak aurkezteko epeak zabaldu eta 1960tik gaurdainoko kasuak aitortzeko eskatu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bengoetxeak, ETSri emandako laguntzari buruz: “Arrakasta kulturala lagundu behar da, eta ez zigortu”

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak ETS talde arabarrari emandako dirulaguntzak babestu ditu, ehundik gora musikarik zalantzan jarri ostean. Horren hitzetan, "arrakasta kulturala ez da zigortu behar, lagundu baizik". Horrela erantzun dio sailburuak Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan egin dion galderari.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estatutua bete eta "beste fase bat" irekitzeko eskatu dio Pradalesek Sanchezi

Pradales lehendakariak mezu argia igorri dio Espainiako Gobernuari eta Pedro Sanchez presidenteari Eusko Legebiltzarrean. Pradalesen esanetan, "asko dago oraindik egiteko", eta "maila handiko negoziazioa eta erritmoa" behar dira orain. Lehendakariaren arabera, "adostutako guztia bete behar da konfiantza politikoa mantentzeko". Pradalesek gogorarazi du Sanchez presidenteak "irmotasuna" erakutsi duela karguan jarraitzeko, eta horri lotuta eskatu dio "irmotasun bera" Gernikako Estatutua behin betiko betetzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegi: “Lortu dugun akordioaren arrazoi nagusia da euskara zentrala dela guretzat”

EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea, Joseba Diez Antxustegi, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, eta euskarari Administrazioan segurtasun juridikoa emateko akordioren nondik norakoak azaldu ditu. Horren hitzetan, Enplegu Publikoaren Legea aldatzeko ados jarri dira EH Bildurekin, bere bazkidea den PSE-EE alde batera utzita, euskara “gai zentrala” delako EAJrentzat. Horrela, EH Bildurekin antzeko beste akordio batzuk adosteko aukeraz galdetuta esan duenez, "ez nuke aurreikuspenik elikatuko, euskara gai berezia delako”.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X