Dena prest azken botoa zenbatu arte ziurgabetasunak markatuko duen bozketari hasiera emateko
Dena prest dago uztailaren 23ko hauteskunde egunari hasiera emateko. Oraingo honetan Kongresuko eta Senatuko ordezkariak hautatuko dituzte herritarrek eta, ondoren, diputatuek Gobernu espainiar berria osatuko duen presidentea aukeratuko dute.
Pedro Sanchezek berak desegin zituen gorteak eta hauteskunde deialdia egin zuen, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen biharamunean, PPk nagusitasunez irabazi zituenak.
Ordutik hona, ezegonkortasuna nagusi izan da hauteskunde-kanpainan, inkestek oreka politikoa oso konplikatua aurreikusi dute, emaitza estuak izatea espero baita, beraz, ez dago argi presidentegaiek erraz bilduko ote dituzten hurrengo legealdian Gobernu espainiarreko buru izateko adina boto.
PP+Vox alderdien blokeak, batetik, eta Sanchezen inbestidura ahalbidetu zuten alderdien blokeak (PSOE+Unidas Podemos+EAJ+PDeCAT+BNG+Teruel Existe+Mas Pais+Compromisen aldeko botoak, eta EH Bildu+ERCren abstentzioa), bestetik, bana lezakete Behe Ganbera, eta hasteko dagoen legegintzaldiaren kolorea eta norabidea irauli alde batera zein bestera.
Hauteslekuek 09:00etan irekiko dituzte ateak, eta 20:00ak arte egongo dira zabalik. Behin ateak itxita, botoen zenbaketa hasiko da, eta bertan bai aurrez aurre emandakoak, baita posta bidez bidalitakoak ere zenbatuko dituzte mahaiko kideek, atzerrikoak izan ezik, horiek uztailaren 28tik abuztuaren 1era bitartean zenbatuko baitituzte.
U23ko une esanguratsuenak
Francesc Valles Komunikazioko Estatu idazkariak eta Isabel Goicoechea Barne Ministerioko idazkariordeak agerraldia egingo dute 10:30ean, mahaien osaketari eta bozketaren hasierari buruz informazioa emateko.
Hurrengo agerraldia 14:30ean izango da, orduan, 14:00ak arte erregistratutako parte-hartze datuak emango dituzte, eta 18:30ean 18:00ak arte botoa eman dutenen berri emango dute.
20:00etan hauteslekuak itxi ostean, 22:30k inguruan, eta zenbaketaren arabera, prentsaurrekoa emango dute Fernando Grande Marlaska Barne ministroak eta Isabel Rodriguez Gobernu espainiarreko bozeramaleak, behin behineko datuak emateko.
Posta bidezko botoa, protagonista handia
2,7 milioi hautesle baino gehiagok eman dute botoa dagoeneko Correoseko bulegoetan, Estatu osoan, U23ko hauteskundeetarako; horiexek egindako eskaeren % 94,2 dira, inoizko ratiorik handiena (berez 2008tik, orduan hasi zirelako datu homologatuak jasotzen).
EAEn, zehatz-mehatz, 204.815 pertsonak eta Nafarroan 44.908k eman dute botoa posta bidez, egingo diren garaiagatik ezohikoak diren hauteskundeetarako.
Hautesleak eta ordezkariak
Euskadin 1.789.071 pertsonak dute bozkatzeko eskubidea, horietatik 80.374 atzerrian bizi dira. Nafarroan 519.898 dira botoa eman dezaketenak, eta INEren arabera, 29.902 atzerrian daude.
Aukeratuko diren ordezkari kopuruari begiratuta, Bizkaiak zortzi diputatu aukeratuko ditu Kongresurako (350 dira guztira), Gipuzkoak sei, Nafarroak bost eta Arabak lau. Senatuari dagokionez, launa ordezkari dagozkie lau lurraldeei.
Alderdi politikoek 21.167 euro jasoko dute Kongresu eta Senatuan lortzen duten ordezkari bakoitzagatik.
Hauteskunde eguneko datuak
Espainiako Gobernuak EAE duen Ordezkaritzak emandako datuen arabera, 5.390 boto kutxa eta 2.695 mahai prestatu dituzte, 719 hauteslekutan banatuta. Horietatik, 102 Araban daude, 340 Bizkaian eta 277 Gipuzkoan. Nafarroan, bestalde, 362 hautesleku daude eta 997 mahai prestatu dituzte guztira.
Segurtasun operatiboa 1.552 agentek osatuko dute EAEn: 1.217 ertzain, 200 polizia nazional, 100 guardia zibil eta 35 udaltzaingo. Nafarroak 1.374 agente izango ditu sakabanatuta: 654 guardia zibilak dira, 250 polizia nazionalak, 230 foruzainak eta 240 udaltzainak, Barne Ministerioaren arabera.
Hurrengo hitzordua, abuztuaren 17a
Igande honetako hauteskunde orokorretan hautatutako diputatu eta senatariek abuztuaren 17an hartuko dituzte eserlekuak, Kongresua eta Senatua eratzen diren egunean, hamabosgarren legegintzaldiari hasiera emateko osoko bilkuretan.
Kongresua eta Senatua eratzeko saioak goizeko hamarretan hasiko dira, eta aldi berean egingo dira, bakoitza bere arau propioekin, eta, horren ondotik, mahaietako presidenteak aukeratuko dituzte.
Pauso hori bete ostean, ganbera bakoitzeko mahaiko kideak bilduko dira, taldeen sorrera formalizatzen hasteko. Talde horiek hurrengo bost egunetan sortu beharko dira, teorian, abuztuaren 23an.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.