Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (EHKS) aurkeztu dute Eibarren
1.500 lagun bildu ditu gaur Mugimendu Sozialistak Eibarren, aurrerantzean erreferente politiko nagusia izatea nahi duten Euskal Herriko Kontseilu Sozialista (EHKS) aurkezteko.
"Alternatiba sozialista antolatu" lelopean, EHKSren sorrera ekitaldia egin dute, haren bide-orria aurkeztuz. Zazpi auzi jorratu nahi dituzte ibilbide berri horretan: "bizitzaren garestitzea eta langileriaren miseria, gerra inperialisten areagotzea eta NATO, estatu-autoritarismoa eta faxismoaren gorakada, ekosistemen suntsiketa, emakume langileon zapalkuntza, Euskal Herriko langileriaren autodeterminazio eskubidea (euskararen biziraupena, horrekin lotuta) eta militante iraultzaileen amnistia".
"Krisi kapitalista bete-betean bizi garen honetan", alternatiba sozialista antolatzeko inoizko aukera onena dagoela uste dute, eta, horregatik, "komunismoa langileon artean hegemoniko" bilakatzeko lan egingo dutela azaldu dute. "Sozialismoa edo basakeria kapitalista. Ez dago aukerarik tarteko bideetarako", berretsi dute.
Hori bai, ez dute alderdi politiko gisa erakundeetan parte hartzeko asmorik, eta kritika egin diete alderdi parlamentario guztiei, "euren proiektu politikoa eredu kapitalistaren barruan kokatzeagatik". Espresuki aipatu dituzte EAJ, UPN eta EH Bildu.
Hala, EHKS "ongizate unibertsalaren alde egingo duen forma politiko bat" izango dela adierazi dute, eta abagune historiko hau probestu nahi dute "nazioarte mailan proletargoaren indar politiko berri bat" artikulatzeko.
Proposatzen duten antolakuntza eredua "masa-antolakuntza" dela zehaztu dute, "proletargoa bere osotasunean eta aniztasunean antolatzeko anbizioa eta gaitasuna dituena, (...) hemen zein munduko edozein tokitan".
Datozen asteetan hiri zein eskualdeetan aurkeztuko dute antolakunde berria.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera-sorta hasiko da, PISA txostenaren argitalpena eta Hondarribiko Alardea
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hauteskundez beteriko kurtso politikoa hasi da
Hauteskundeek markatutako kurtso politikoa abian da, eta hori hurrengo hilabeteetan mahai gainean jarriko diren gaietan nabarituko da. Analisten arabera, etxebizitzak, segurtasunak eta immigrazioak markatuko dute urte honetako agenda, baina hurbileko gaiek pisua hartuko dute.
EAJk eta PSE-EEk adostutako zerga neurriek ez diete herritarren beharrei erantzuten eta "makillaje ariketa" dira, EH Bilduren iritzian
Koalizio subiranistaren zuzendaritzak bilera egin du arratsaldean, eta hiru foru gobernuek adostutako esparru komuna izan du hizpide. EH Bilduko iturriek akordioa kritikatu dute eta zerga alorrean euren proposamenak egiten jarraituko duela iragarri dute, batez ere etxebizitzaren sarbidea bermatzeko.
Auzitegi Nazionalak ikertuko du Ceutako migrazio krisia, baita Marokok izandako "jarrera mesedegarria" ere
Maria Tardon epaileak bere gain hartu du uztailaren 30eko eta 31ko gertakariak ikertzea. Autoan jaso duenez, Marokoko indar armatuek ez zuten migratzaileak geldiarazteko ahalegin berezirik egin; are, "gidari aktibo" lanetan aritzea leporatu die epaileak.
Plus Ultrako presidente ohiak onartu du bere airelineak lortu zuen maileguaren % 1eko komisioa Zapateroren taldearentzat izan zela
Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean, idatzian jasotakoa berretsi du airelinea horretako presidente ohi eta bazkide nagusi Martinez Solak. Idatzi horretan aipatzen zuen Zapateroren izen mailegatzaile Julio Martinez Martinezek eta Espainiako presidente ohiak "diru kopuru bat" jaso zutela airelinearentzako mailegu bat lortzeko prozesuan bitartekari lanak egiteagatik.
Pradales: "Mendebaldeko demokraziek duten arriskuaren adibide da AfDk Saxonian lortutako garaipena"
Kezkatuta agertu da lehendakaria, Alemaniako ultraeskuinak bart lortutako garaipena ahotan hartuta. Gogoetarako deia egin die Espainiako Estatuko alderdi guztiei, Saxoniako emaitzek "kutsatze ahalmena" baitute Europan.
Otegi: "Euskal Herriak hauteskundeetan frogatuko du antifaxista eta antiautoritarioa dela; ez dut uste partida galduta dagoenik"
Alemanian eskuin muturrak lortutako garaipenaren aurrean kezkatuta agertu da Arnaldo Otegi, EH Bilduko idazkari nagusia, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. Otegik ohartarazi du Espainiako eta Frantziako estatuak eskuin muturraren menpe geratzeko arriskua dagoela balizko hauteskunde orokorretan. Hala ere, "partida ez dago galduta" adierazi du, baina egoerari aurre egiteko prest egoteko deia egin du. Zentzu horretan, alderdi abertzaleek zerrenda bateratua osatzearen aldeko apustua berretsi du.
Joseba Asiron berriro Iruñeko alkategai izatea proposatu du EH Bilduk
EH Bilduren Iruñako idazkaritzak proposamen horixe aurkeztu du, “bere ibilbide profesionala, dedikazioa eta duela hamarkada bat baino gehiagotik egiten ari den lana” aintzat hartuta.
Juan Karlos Izagirre ez da EH Bilduren Donostiako alkategai izango
Izagirrek adierazi du mediku lanera itzuliko dela eta oinarrizko militante gisa lan egiten jarraituko duela.
Urte politiko berrian EAJk akordioak bilatuko dituela esan du Antxustegik
Joseba Diez Antxustegi Eusko Legebiltzarreko EAJren bozeramaileak urte politiko gogorra aurreikusi du, hauteskunde urtea izango baita. Hauteskundeek panorama zaildu dezaketen arren, akordioak bilatzen saiatuko direla adieazi du Antxustegik Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.