Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko Alkatetzatik kentzeko zentsura-mozioaz hizketan ari dira EH Bildu eta EAJ
Gernika-Lumoko EH Bilduk jakinarazi du Udalean zentsura-mozioa aurkezteko proposamena egin diola EAJri.
Azken egunotan EAJtik iradoki dute Jose Maria Gorroño (Guztiontzako Herria) alkatea kargutik kentzeko aukera hori, hauteskundeak irabazi ostean postua uzteko konpromisoari muzin egin diola eta. EH Bilduk esana zuen ez zuela zentsura-moziorik aurkeztuko horretarako bakarrik, eta gobernagarritasuna eta proiektua adostu beharko zirela aukera hori mahai gainean jarri baino lehen.
Larunbatarekin batera, EH Bilduk (udal-hauteskundeetako garailea) jakinarazi du zentsura-mozioa aurkezteko proposamena helarazi diela jeltzaleei. EAJk EITBri baieztatu dio eskaintza jaso duela, baina, erantsi dutenez, oraingoz ez dago akordiorik eta hitz egiten jarraitzen dute.
Koalizioaren arabera, azken hilabeteetan "harremanak ugariagoak eta emankorragoak" izan dira, eta "EAJrekin, gobernagarritasun akordioa sinatzeko puntuan egoteraino" iritsi dira.
"Gernika-Lumoren eta bertako herritarren interesak lehenetsiko dituen akordioaz ari gara", gaineratu du EH Bilduk, "EAJk balizko zentsura-mozioaren parte izateko prestutasuna" agertu izan diela esan aurretik.
Hala, "indar bozkatuena izateak ematen digun arduratik, zentsura-mozioa aurkeztu eta Jose Ramon Bilbao Catalá "Buli" alkate izan dadin proposamena luzatzen dugu", adierazi du koalizio subiranistak.
Bilbaok berak EITBri azaldu dionez, "Gernika-Lumo aurrera eramateko eta beharrezko diren proiektuak egiteko proposamena da, ez da inoren kontrako proposamena". Herri hau aurrera ateratzeko denon indarra beharko da, eta etorkizuna eta egonkortasuna emango dion proposamena da", azpimarratu du.
EH Bilduk 6 zinegotzi ditu Udalean, Gorroñoren Guztiontzako Herriak beste, eta EAJk 5 ditu.
Gorroño Guztiontzako Herria plataformaren eskutik izendatu zuten alkate, udalak osatu ziren egunean bertan EAJrekin egindako akordioari esker. Itun horren arabera, Gorroñok kargua bere anaiaren esku utzi behar zuen hilabete geroago, baina ez du hitza bete. Radio Euskadin azaldu zituen horretarako arrazoiak.
Gorroñok gaur irrati horretan bertan adierazi du "oso lasai" dagoela, "garbi jokatu" duela eta "kontzientzia oso lasai" duela. Gernika-Lumoko alkatearen arabera, EH Bilduk eta EAJk zentsura-mozioa aurkezteko mugimendua "aulkiak banatzeko" baino ez dute egingo, eta harrituta agertu da "antagonikoak" diren udal proiektu sozioekonomikoak dituzten bi indarren arteko itunarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Podemos prest dago Sumarrekin, IUrekin eta EH Bilduren aliantzak egiteko, Kongresuan hala erabakitzen badute
Gainera, Richar Vaquero Podemos Euskadiren koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, "aurrera egingo dute" Gasteizko aurrekontuarekin, EAJrekin eta PSE-EErekin negoziatzen ari diren bitartean proposamen "interesgarriak" egiten bazaizkie.
Donostiako Udaltzaingoa taser pistolak erabiltzen hasiko da 2026an
Udaltzaingoak bost taser pistola izango ditu guztira, bat txanda bakoitzeko, eta bost agente gailu horiek erabiltzeko prestakuntza jasotzen ari dira.
Pradalesek Osasun Ministerioari eskatu dio ez dezala "harririk jarri euskal osasun sistemaren hobekuntza oztopatzeko"
2025-2032 planak ospitaleetako "osasun zentro txikienetik puntako teknologiara" doazen inbertsioak aurreikusten dituela defendatu du.
Fiskaltzak ez du Errejonentzat zigorrik eskatuko Mouliaak salatutako sexu-erasoengatik, eta auzia artxibatzearen alde egin du
Adolfo Carretero epaileak Sumarren bozeramaile ohia Mouliaa aktorearen aurkako sexu-eraso delituagatik auzipetu ostean, Fiskaltzaren esanetan ez dago zantzu nahikorik haren kontrako karguak aurkezteko.
Lander Martinez: "Gobernu honek merezi du"
Asteazken honetan Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Espainiako Gobernuak bultzada bat behar duela esan du. Ekin diezaion eskatu dio, Gobernua birmoldatuta eta herritarrei haren lanaren balioa helarazteko estrategia argia zabalduta.
Santos Cerdanek dio "Inkisizioaren pareko" jazarpena jasaten ari dela
Buruzagi ohi sozialistak adierazi du Belateko tunela bikoizteko obraren esleipena, Nafarroan, "garbia eta gardena" izan zela, eta berak ez zuela inolako loturarik izan kontratazio publiko horrekin.
Eusko Jaurlaritzak 1.600 milioi inbertituko ditu 2032ra bitartean Osakidetzako azpiegituretan eta ekipamenduan
Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen Programa (2025-2032) “asmo handiko” proiektu gisa aurkeztu du Jaurlaritzak eta helburu du “kalitatea, segurtasuna eta hurbiltasuna” bermatzea osasun-arretan, “bai pazienteak bai osasun-arloko profesionalak ahalik eta ondoen” egon daitezen. Osasun-zentro eta ospitaleak eraiki, handitu edo eraberrituko dira eta ekipamendu eta teknologian inbertsio mardulak egingo dira.
Albiste izango dira: Santos Cerdan Senatuko ikerketa batzordean, BBK fundazioko presidente berria eta Guggenheim Urdaibai proiektuaren amaiera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Cerdan Senatuan izango da gaur, baina ez dago argi deklaratuko duen ala ez
Santos Cerdan, PSOEko Antolakuntza idazkari ohia eta judizialki ikertua, Senatuko ikerketa batzordera joango da gaur: galderei erantzuteko edo ez erantzuteko eskubidea du.
Otxandiano, Guggenheim Urdaibai proiektua atzera bota izanaren harira: "Errealitatea gainetik pasa zaio EAJri"
EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak dei egin du eskarmentua hartzeko eta modu "bertikalistan" gobernatzeari uzteko. Sumar mugimenduak, berriz, "gehiengoaren sentimendua nagusitu" dela uste esan du eta gizarte zibila zoriondu du.