Jose Mari Gorroño: "Oso lasai nago eta kontzientzia oso lasai daukat"
EAJk eta EH Bilduk bere aurka aurkeztuko duten zentsura-mozioaren inguruan galdetuta, "oso lasai" dagoela adierazi du Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak. "Garbi jokatu" duela eta "kontzientzia oso lasai" duela azpimarratu du, gaur arratsaldean Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean.
Gorroñok ukatu egin du Gernika-Lumoko Udala paralizatuta egotea, eta hori esatea "estrategia interesatua" baino ez dela ziurtatu du.
Alkatea harrituta agertu da, "antagonikoak" diren udal proiektu sozioekonomikoak dituzten bi indar elkartuko baitdira. "Eredu sozioekonomiko guztiz kontrakoak dituzte. Batzuek Guggenheim babesten dute eta besteek Guggenheimen aurkako manifestazioak deitzen dituzte. Deigarria da. Nola elkartuko dituzte aurkako bi eredu sozioekonomikoak? Zer egingo dute? Zer nahi dute? Aulkiak banatzea? Bada, hor dituzte! Bana ditzatela!", gaineratu du.