ZENTSURA-MOZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko Alkatetzatik kentzeko zentsura-mozioaz hizketan ari dira EH Bildu eta EAJ

Gernika-Lumoko EH Bilduk zentsura-mozioa aurkezteko proposatu dio EAJri, "Bertako herritarren interesak lehenetsiko dituen akordioa" egiteko. EH Bilduk dio "sinatzea baino ez dela falta"; EAJk, aldiz, baieztatu du eskaintza jaso duela, baina ez dagoela akordiorik oraindik.
Gernikako udalbatza. Artxiboko argazkia: EITB
Gernikako udalbatza. Artxiboko argazkia: EITB

Gernika-Lumoko EH Bilduk jakinarazi du Udalean zentsura-mozioa aurkezteko proposamena egin diola EAJri.

Azken egunotan EAJtik iradoki dute Jose Maria Gorroño (Guztiontzako Herria) alkatea kargutik kentzeko aukera hori, hauteskundeak irabazi ostean postua uzteko konpromisoari muzin egin diola eta. EH Bilduk esana zuen ez zuela zentsura-moziorik aurkeztuko horretarako bakarrik, eta gobernagarritasuna eta proiektua adostu beharko zirela aukera hori mahai gainean jarri baino lehen.

Larunbatarekin batera, EH Bilduk (udal-hauteskundeetako garailea) jakinarazi du zentsura-mozioa aurkezteko proposamena helarazi diela jeltzaleei. EAJk EITBri baieztatu dio eskaintza jaso duela, baina, erantsi dutenez, oraingoz ez dago akordiorik eta hitz egiten jarraitzen dute.

Koalizioaren arabera, azken hilabeteetan "harremanak ugariagoak eta emankorragoak" izan dira, eta "EAJrekin, gobernagarritasun akordioa sinatzeko puntuan egoteraino" iritsi dira.

"Gernika-Lumoren eta bertako herritarren interesak lehenetsiko dituen akordioaz ari gara", gaineratu du EH Bilduk, "EAJk balizko zentsura-mozioaren parte izateko prestutasuna" agertu izan diela esan aurretik.

Hala, "indar bozkatuena izateak ematen digun arduratik, zentsura-mozioa aurkeztu eta Jose Ramon Bilbao Catalá "Buli" alkate izan dadin proposamena luzatzen dugu", adierazi du koalizio subiranistak.

Iragarkia
20231216131305_jose-ramon-bilbao-buli-gernika-eh-bildu_
18:00 - 20:00

Bilbaok berak EITBri azaldu dionez, "Gernika-Lumo aurrera eramateko eta beharrezko diren proiektuak egiteko proposamena da, ez da inoren kontrako proposamena".  Herri hau aurrera ateratzeko denon indarra beharko da, eta etorkizuna eta egonkortasuna emango dion proposamena da", azpimarratu du.

EH Bilduk 6 zinegotzi ditu Udalean, Gorroñoren Guztiontzako Herriak beste, eta EAJk 5 ditu.

Gorroño Guztiontzako Herria plataformaren eskutik izendatu zuten alkate, udalak osatu ziren egunean bertan EAJrekin egindako akordioari esker. Itun horren arabera, Gorroñok kargua bere anaiaren esku utzi behar zuen hilabete geroago, baina ez du hitza bete. Radio Euskadin azaldu zituen horretarako arrazoiak. 

Gorroñok gaur irrati horretan bertan adierazi du "oso lasai" dagoela, "garbi jokatu" duela eta "kontzientzia oso lasai" duela. Gernika-Lumoko alkatearen arabera, EH Bilduk eta EAJk zentsura-mozioa aurkezteko mugimendua "aulkiak banatzeko" baino ez dute egingo, eta harrituta agertu da "antagonikoak" diren udal proiektu sozioekonomikoak dituzten bi indarren arteko itunarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X