Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Carlos Alzaga izango da Bizkaiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatua

Imanol Pradales EAJren lehendakarigaiak utzitako postua beteko du egun Bilboko Portuko Agintaritzaren zuzendari nagusi denak. Martxoaren 8an hartuko du kargua.
Carlos Alzaga. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia.
Carlos Alzaga. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia.

Carlos Alzaga izango da Bizkaiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatua. EAEko hauteskundeetarako lehendakarigai aurkeztuta, Imanol Pradalesek utzi duen tokia beteko du Alzagak, Bizkaiko Foru Aldundiak ostiral honetan jakinarazi duenez. 

Martxoaren 8an gauzatuko du izendapena Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak. Bien bitartean, Ainara Basurko Ekonomia Sustapeneko diputatuak gidatuko du saila behin-behinean. 

Egun, Bilboko Portuko Agintaritzaren zuzendari nagusia eta Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoaren dekanoa da Carlos Alzaga eta, kargu berria hartzearkin bat, utzi egingo ditu bi postu horiek, bateraezinak diren heinean. 

1964an Amorebieta-Etxanon jaioa, Alzaga Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan lizentziatu zan Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaritzan, eta Nafarroako Unibertsitateko IESEren Enpresen Goi Zuzendaritzako Programan tituluduna da. 

Gaur egun dituen erantzukizunez gain, bere ibilbide profesionalean hainbat eginkizun bete ditu enpresa pribatuko esparruan, Sener-eko proiektu-buru eta Dragatze eta Eraikuntzetako obra-buru izan da, besteak beste. Funtzio publikoko esparruan, Eusko Jaurlaritzako Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuko buru izan da.

Foru Aldundiak nabarmendu du gobernu-taldeari "baliozko profesional" bat gehintzen diola izendapen honekin. 

Zure interesekoa izan daiteke

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten eta euskara lekua irabazten joan den arren legeak bere horretan dirau, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administartiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandiano, Enplegu Publikoaren Legeaz: "Akordiorik ez badago, lehendakariarekin bilera bat eskatuko dut egoera desblokeatzeko"

"Akordioaren parametroak argi daude", Otxandianoren ustez, eta "akordiorik eza ez da aukera bat eta arduraz jokatzeko momentua da", erantsi du. "Lirika eta erretorikaren gainetik, Agirre lehendakariaren izpiritua eta ondare politikoa hiru herrialde hauetan benetan praktikan jartzeko borondatea dago", EH Bilduko bozeramailearen arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X