EITB Focus
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Indiferentzia nagusi euskal hautesleen artean, hauteskundeak izateko hilabete falta denean

Silvan & Miraclek azken EITB Focus inkestaren mikrodatuak aztertu ditu. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izateko hilabeteren faltan, hautesleen zati handi batek ez du oraindik hauteskunde prozesuarekin bat egin.
Jendea kalean. Argazkia: EFE
Jendea kalean. Argazkia: EFE
OHARRA: Eduki honek hainbat grafiko interaktibo ditu. Ondo ikusteko, zabaldu esteka hau zure nabigatzailean. 

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izateko hilabeteren faltan, EITBk EITB Focus inkestaren atal berria argitaratu du. Hauteskundeak gertu izan arren, herritarren artean indiferentzia da nagusi, eta zalantzati daudenen kopuruak erakusten du herritarren zati handi batek oraindik ez duela prozesuarekin bat egin. Inkestan jasotzen denez, zalantzati daudenen kopuruak behera egin du, baina ez da jaitsiera nabarmena. Otsaileko inkestan, zalantzatiak % 21,5 izan ziren; oraingoan, berriz, % 20 dira.

Indiferentzia datozen hauteskundeen atarian

Legebiltzarrerako hauteskundeek sortzen duten sentimenduaz galdetuta, indiferentzia, itxaropena eta ardura dira galdetutakoen artean nagusi.

Silvan & Miracle enpresak EITB Focusen mikrodatuak aztertu ditu, eta EAJren hautesleen artean ardura nagusi dela ondorioztatu du.

EH Bilduren boto-emaileen artean, berriz, itxaropena da nagusi; indiferentzia gehien Elkarrekin Podemoseko hautesleek dute, eta PSE-EEko jarraitzaileak indiferentziaren eta arduraren artean daude.

PPren, Sumarren eta Voxen hautesleen datuak ezin izan dira aztertu, ez baitira nahikoa izan ondorioak lortzeko.

Metodologia

Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).

Galdeketak martxoaren 8a eta 14a bitartean egin zituzten, telefonoz.

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X