Ez deklaratzeko duen eskubidea baliatu du Koldo Garciak, Senatuko ikerketa batzordean
Koldo Garciak, Abalos ministro ohiaren aholkulari izandakoak eta pandemia garaian maskaren salerosketan ustez izandako kontratu irregularren auziari izena ematen dionak ("Koldo auzia"), ez deklaratzeko duen eskubidea baliatu du gaur Senatuan auzia ikertzeko sortutako batzordean egin duen agerraldian. Senatariek egin dizkioten galderei ez erantzutea erabaki du eta kontzientzia "lasai" duela azpimarratu du. Halaber, goi ganberan azalpenak emateko prest agertu da galderak sumarioari lotutakoak baldin badira, behin informazioa kontrastatzeko tresnak dituenean eta epailearen aurrean deklaratzen duenean.
Besterik gabe, ez erantzuteko duen eskubidea baliatuko duela azaldu du Garciak. Prozedura judizial batean dagoela gogoratu ostean, "zentzuari jarraituz", lehendabizi epailearen aurrera agertu eta Justiziaren erabakiaren zain egon behar duela aipatu du.
Ikerketa batzordera deitu dituzten guztiek bezala, Senatuan agertu beharra zeukan. Hala ere, Garcia bezala auzipetuta daudenek ez erantzuteko eskubidea dute, bere defentsa estrategiari kalte ez egiteko.
Senatuko ikerketa batzordeko lehen galdekatua 11:00etan agertu da. Bere lehen hitzartzean argitu nahi izan du Estatuko Segurtasun Indarrek ezagutzen dutela bere kokapena, eta, hortaz, ez duela saihestu nahi izan Senatuko agerraldia.
Oro har, galderei erantzuteari uko egin badio ere, kontzientzia lasai ote duen galdetu diotenean "oso" lasai dagoela erantzun du. Galdera horri tiraka eta kontzientzia lasai ez dutenak zeintzuk izan daitezkeen galdetuta, "agian zuek, ezta?" erantzun dio Josu Estarrona EH Bilduko ordezkariari.
PSOEko militante ote den ere itaundu diote, baina ez dakiela erantzun du. "Baina ez kezkatu, itzuliko naiz", gaineratu du.
Bestalde, sumarioak bere izena eramatea deitoratu du ("Koldo auzia"), eta mediatikoki "hilda" dagoela salatu du. "Nik jada ezin dut inorekin harremanik izan, ezin dut inorekin hitz egin, mediatikoki hilda dago", adierazi du. Horrez gain, "errugabe" jotzen dutenean deituko al dioten galdetu die bertaratutakoei.
Azkenik, "miserable" deitu dion PPko Luis Santamariari erantzunez, lapurrek denak bera bezalakoak direla uste duela esan du. "Bizitza osoan lan egin dut, bizitza osoan, eta zuzen jokatu dut", gehitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.