Sanchezen erabakia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pere Aragonesek Pedro Sanchezen ''bost eguneko komedia'' gaitzetsi du

20240429131101_pere-aragones_
18:00 - 20:00
Pere Aragonesek Pedro Sanchezen ''bost eguneko komedia'' gaitzetsi du
Pere Aragones Generalitateko presidente eta ERCren hautagaiak sozialisten "ke-lainoa" deitoratu du. "Iragarpenik txarrena baieztatu da, dena maniobra politikoa izan da", adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Geroa Baik akordioa bultzatu nahi du sozialistekin, itunpeko ikastetxeetako ikasgelak ixtea saihestu eta hezkuntza sistema soseguz berrantolatzeko

Unai Hualde, Geroa Bairen Nafarroako Parlamentuko Presidenteak aitortu du tentsio handia sortu duela PSNren eta Geroa Bairen artean, Hezkuntza kontseilariak ikasgelak ixteari buruz egindako iragarpenak, batez ere ikastolak ahulduko dituelako. Geroa Baik ikasgelarik ez ixteko eta hezkuntza sistema soseguz berrantolatzeko denbora eskatu dio alderdi sozialistari. Bihar bozkatuko dute Foru Gobernuan UPNk itunpeko ikastetxeak blindatzeko aurkeztu duen lege proposamena, eta, hori bozkatu beharrik ez izateko, biharko bozketaren aurretik gobernuko taldeen artean akordioa lortzea nahi du Hualdek.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadik "bakearekin, demokraziarekin eta giza duintasunarekin" duen konpromisoa defendatuko du Pradalesek aita santuarekin izango duen bileran

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian azaldu duenez, Imanol Pradales lehendakaria Leon XIV.a aita santuarekin bilduko da asteazkenean Vatikanoan, eta, bertan, Euskadik "bakearekin, demokraziarekin, giza duintasunarekin eta justizia sozialarekin" duen konpromisoa defendatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X