Eusko Jaurlaritza berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSE-EEk galdeketa abiatu du koalizio akordioa berresteko eta EAJren Aberri Batzarrak astelehenean onartuko du

Ezustekorik ezean, asteartean EAJk eta PSE-EEk asteartean sinatuko dute koalizio akordioa Eusko Legebiltzarrean.
Jeltzaleen eta sozialisten arteko bilera, koalizio gobernua osatzeko
Jeltzaleen eta sozialisten arteko bilera, koalizio gobernua osatzeko. Artxiboko argazkia: EFE

EAJk eta PSE-EEk Eusko Jaurlaritza osatzeko aurreakordio programatikoa lortu ondotik, orain bi alderdiek barne prozedurak abiatu dituzte adostutakoa berresteko.

PSE-EEren kasuan oinarriek argi berdea eman beharko diote aurreakordioari, eta horretarako galdeketa abiatu dute. Larunbateko 14:00ak arte telematikoki bozkatu ahalko da eta astelehenean, aurrez aurre, alderdiak tokian-tokian dituen herriko etxeetan. Emaitzak astelehenean bertan ezagutuko dira.

Bestalde, EAJren Aberri Batzarrak ezohiko bilera egingo du datorren astelehenean (hilak 17) 19:00etatik aurrera, Sabin Etxean, Euzkadi Buru Batzarrak proposatuko dion koalizio ituna onartu ala ez erabakitzeko.

Ezustekorik ezean, asteartean sinatuko dute akordioa bi alderdiek Eusko Legebiltzarrean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X