Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Illak inbestidurara aurkezteko borondatea helarazi dio Rulli, baina ''denbora gehiago'' eskatu dio

Iragarkia
20240619141203_salvador-illa_
18:00 - 20:00
Illak inbestidurara aurkezteko borondatea helarazi dio Rulli, baina ''denbora gehiago'' eskatu dio
Illak esan du ERCrekin eta Comunsekin negoziatzen hasi dela, eta aurrera egin ahala eta bi alderdien babesa lortu ahala jakinaraziko diola. Gainera, ziurtatu du PSC ez dela abstenituko eta ez duela beste hautagai baten alde bozkatuko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bingen Zupiria: "Inola ere ez da gure politika inmigrazioa eta segurtasuna nahastea"

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak nabarmendu du bere Sailaren politika “ez dela inola ere immigrazioa eta segurtasuna nahastea”, Arartekoaren azken agiriaren harira. Horrekin batera, adierazi du euskal gizarteak “eskatzen duela legeak eta arauak betetzen ez dituenarekin, izan kanpokoa edo izan hemengoa, gogorrak izatea”. ‘Basque Segurtasun Foroa: Segurtasun Integrala eta komunitatea’ udako ikastaroaren itxieran egin ditu adierazpenak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

12 urtean pantaila handirik ez duela jarri argudiatu du Aburtok eta Etxeberriak finala Plaza Berrian ikusteko gonbita egin du

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak azaldu duenez, Munduko Futbol Txapelketako finala ikusteko pantaila erraldoiak jartzeko eskaera bakarra jaso du Udalak, PPrena, eta onartu egin du. Gasteizko Udalak Plaza Berrian pantaila erraldoia jarriko du eta Maider Etxebarria alkatea Espainiako kamiseta jantzita agertu da kazetarien aurrera eta igandean Plaza Berrira joateko deia egin du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X