Albiste da
TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Jaurlaritza berria abiatzear, 2024-2074 Biztanleriaren Proiekzioa eta 'Conquis'-en finala

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Sailburu berriak bihar jabetuko dira karguaz.
Sailburu berriak bihar jabetuko dira karguaz.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko ekainaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Eusko Jaurlaritza berria abiatzear:  Imanol Pradales lehendakariaren Eusko Jaurlaritza berria osatuko duten sailburuak astearte honetan, ekainaren 25ean, jabetuko dira kargu berriaz, Gasteizko Ajuria Enea jauregian izango den ekitaldi ofizialean.

- 2024-2074 Biztanleria Proiekzioa: Estatistikako Institutu Nazionalak Biztanleriaren Proiekzioak 2024-2074 azterlanak aurkeztuko ditu.

- 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioaren finala: Dena prest dago 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioren finalerako. 22:30etatik aurrea ETB2 eta eitb.eus-en ikusi ahal izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X