Pedro Sanchez epaile aurrean deklaratzera behartu duen Begoña Gomez auziaren gakoak
Juan Carlos Peinado Madrilgo 41. Instrukzio Epaitegiko buruak Begoña Gomezen aurka —Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuaren emaztea— ikerketa abiatu zuen iragan apirilean, influentzia-trafikoa eta negozioetan ustelkeria egotzita. Gerora, auzia zabaltzeko erabakia babestu zuen Madrilgo Lurralde Auzitegiak.
Manos Limpias sindikatu ultraeskuindarrak aurkeztutako salaketa baten ondotik erabaki zuen Peinado epaileak Begoña Gomezen aurkako auzia irekitzea, aurrez Fiskaltzari galdetu gabe. Ondoren, Fiskaltzak auzia artxibatzeko eskatu arren, eskaria atzera bota zuen Madrilgo Lurralde Auzitegiak. Halaber, Guardia Zibilaren txostenaren arabera, ez dago delitu zantzurik Espainiako presidentearen emaztearen jardunean.
Aipaturiko salaketa horretan jasotzen denez, Espainiako gobernuburuaren emazteak lizitazio publikoetara aurkezten diren enpresak gomendatu edo babestu zituen bere sinadurarekin.
Apirilaren amaieran, Manos Limpiasek onartu zuen Begoña Gomezen kontrako salaketa "soilik" hainbat komunikabidek kaleratutako "informazioetan" oinarritzen dela, eta faltsuak izan daitezkeela. Zehazki, El Confidencial, Voz Populi, Libertad Digital, Esdiario eta The Objetive hedabideek argitaratuko zortzi albistetan zabaldutako informazioa dago jasota eskuin muturreko taldeak Madrilgo Instrukzio epaitegian Gomezen kontra jarritako salaketan.
Miguel Bernad Manos Limpiaseko idazkari nagusiak izenpetutako idatziaren arabera, "Instrukzioaren ardura duen epaileari dagokio informazio hori egiazkoa den edo ez esatea".
Zer ari da ikertzen Peinado epailea?
Auto batean epaileak adierazi zuen Begoña Gomezek "bere senarra Espainiako Gobernuko presidentea denetik ikertuak egin dituen ekintza, jarrera eta jokabide guztiak" direla ikergai, eta "hasierako salaketan jasota" daudela. Horien artean, Juan Carlos Barrabes enpresaburuarekin izandako ustezko loturak eta kontratuak leudeke ikerketapean.
Edonola ere, orain arte auziko epaileak ez du ikertzen ari den kontratuen buruzko xehetasun gehiagorik eman.
Ustez, Juan Carlos Barrabes enpresaburuari —Begoña Gomezek Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean zuzentzen zuen katedrako irakaslea ere bada— esleitutako kontratu publikoak ikertzen ari da epailea.
Manos Limpiasen salaketa horri Hazte Oir elkarte ultrak aurkeztutako beste kereila bat batu zitzaion, influentzia-trafikoa egotzita hori ere. Gobernuburuarekin duen harremana "zenbait enpresa eta erakunderekin harreman komertzialak eta profesionalak izateko eta dirulaguntza publikoak lortzeko" baliatu ote zuen ikertzeko eskatu zuen.
Vox eskuin-muturreko alderdiak ere salaketa jarri zuen Begoña Gomezen kontra, Complutenseko masterrerako software bat bidegabe lortzea egotzita.
Begoña Gomez auziko ikertuak
Pedro Sanchezen emaztea ez ezik, Juan Carlos Barrabes enpresaria eta Joaquin Goyache Madrilgo Complutense Unibertsitateko errektorea ere ikertzen ari dira.
2020tik Begoña Gomezek Complutentse Unibertsitateko Eraldaketa Sozial Lehiakorreko Ezohiko Katedra zuzentzen du, eta, aldi berean, katedra horrek eskaintzen duen masterreko irakasle ere bada.
Juan Carlos Barrabes enpresaria ere irakasle izan zen Begoña Gomezek zuzentzen duen katedran. Innova Next enpresaren jabea ere bada, eta Manos Limpiasen salaketan jasotako hainbat informazioren arabera, Begoña Gómezen bitartekaritzari eta laguntzari esker, laguntza publikoak eman zizkioten.
Pedro Sanchezen deklarazioa
Juan Carlos Peinado epaileak lekuko gisa deklaratzera deitu du Espainiako gobernuburua gaur goizean, 11:00etan, Moncloa Jauregian.
Sanchezek idatziz deklaratzea deitu zuen Prozedura Kriminalaren Legea baliatuta, baina Peinado epaileak atzera bota zuen eskaria.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.