Javier Meana katedradunak Osasun Itunaren barruko ekarpenak koordinatuko ditu
Eusko Jaurlaritzak Javier Meana EHUko Farmakologiako katedraduna aukeratu du Osasun Itunaren barruko lanak koordinatzeko. Lehenengo bilera datorren ostegunean izango da (irailak 5), unibertsitateko Bizkaia Aretoan, Bilbon.
Jaurlaritzako iturrien arabera, profil profesionala da, ez politikoa, eta "lan desinteresatua" egingo du euskal osasun-sistemari buruzko itunaren barruan egiten diren ekarpenak eta informazioak koordinatzeko, Imanol Pradales lehendakariak bultzatuta.
Javier Meana Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu zen 1983an, Bikain aterata, eta Medikuntzan doktorea da 1990tik, sari berezia erdietsita. Irakasle titularra (1992-2001) eta Farmakologiako katedraduna, Medikuntzako Graduan eta unibertsitate publikoko hainbat graduondokotan eskolak ematen ditu.
Lehen bileran, Alberto Martinez Osasun sailburuak egutegi eta metodologia espezifiko bat eta landu beharreko lehen dokumentuak aurkeztuko ditu. Jaurlaritzaren helburua sei hilabeteko epean akordio bat lortzea da.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaur egingo dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"