Albiste izango dira: Gobernu Kontseilua Lehendakaritzan, abuztuko langabezia datuak eta ETB FestVal jaialdian
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 3an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Gobernu Kontseilua, Lehendakaritzan: Abiatu berri den urte politikoaren bigarren Gobernu Kontseilua egingo da gaur Lehendakaritzan, eta Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako eledunak 12:30etatik aurrera emango ditu bileran landutako gaien inguruko azalpenak.
- Abuztuko langabezia datuak: Gaur ezagutuko dira abuztuari dagozkion langabezia datuak. Alfonso Gurpegui Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordeak agerraldia egingo du, 09:30ean, datuon inguruko balorazioa egiteko.
- ETB, FestVal jaialdian: Gasteizko FestVal jaialdiaren bigarren egun honetan, besteak beste, ETBk udazkeneko programazioa aurkeztuko du. Unai Iparragirre ETBko zuzendariak eta hainbat aurkezlek hartuko dute parte Europa Jauregian egingo den aurkezpen ekitaldian.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaur egingo dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"