Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Lehendakariari elkarrizketa Euskadi Irratian, zerga erreforma eta borraska Mediterraneoan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Imanol Pradales lehendakaria Ajuria Enean, artxiboko irudi batean
Imanol Pradales lehendakaria Ajuria Enean, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko azaroaren 12an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Lehendakariari elkarrizketa, Euskadi Irratian: Iñaki Guridi kazetariak Imanol Pradales lehendakaria elkarrizketatuko du Ajuria Enean, 08:30etatik aurrera. Faktoria saio berezian, besteak beste, aurrekontu proiektuaren negoziazioaz, Osasun Itunerako Mahaiaz, EAJk eta PSE-EEk adostutako zerga erreformarako proposamenaz eta datorren astean Bruselara egitekoa duen bidaiaz galdetuko diote.

- Zerga erreforma: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek zerga erreformarako proposamenaren ildo nagusiak aurkeztu dituzte, eta, besteak beste, hainbat neurri proposatu dituzte EAEn etxebizitza eskuratzea sustatzeko, hala nola hobariak PFEZan. Berritasun nagusien artean, PFEZa aitortzeko betebeharra urteko errenta 19.000 euroraino igotzea proposatu dute (Lanbide arteko Gutxieneko Soldata baino handiagoa; izan ere, 2024an 15.876 eurokoa da). Halaber, etxebizitzaren arloan alokairua bultzatzea dute helburu, zerga-pizgarriak indartuz alokairu eskuragarriaren eskaintza handituta.

- Borraska, Mediterraneoan: Espainiako Estatuan, goi-geruzetako depresio isolatu bat sartuko da gaurtik aurrera Europako iparraldetik, eta "zaparrada trumoitsu eta ugariak" utziko ditu Mediterraneo isurialdeko hainbat gunetan, batez ere Kataluniako kostaldean eta Balearretan, eta, hala, euriteengatik abisuak ezarriko dituzte agintariek. Hori horrela, Balear uhartean —Menorca salbu, abisu horian dago eta— alerta laranjan izango dira.  Abisu horia ezarriko dute, halaber, Alacanten eta Castellon (Valentziako Erkidegoa) eta Bartzelonan eta Tarragonan (Katalunia).

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X