TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Omnibus dekretuaren behin betiko onarpena, Loiolako kuartelak eta Gazako su-etena, airean

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Diputatuen Kongresua, artxiboko irudi batean
Diputatuen Kongresua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 12an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Omnibus dekretuaren behin betiko onarpena: Diputatuen Kongresuak gaur onartuko ditu pentsioen igoera, garraiorako deskontuak luzatzea eta GOIDIak kaltetutako pertsonentzako dirulaguntzak jasotzen dituen bigarren omnibus dekretua. Espainiako Gobernua duela bi aste saiatu zen lehen omnibus dekretu bat onartzen, baina PPk, Juntsek eta Voxek atzera bota zuten. Carles Puigdemonten alderdiarekin negoziatu ondoren, PSOEk Juntsen baiezkoa lortu zuen. Junts erakarri ondoren, PPk ere baiezkora pasatzea erabaki zuen.

- Loiolako kuartelak: Espainiako Gobernuak desblokeatu egin du azkenean Donostian, Loiolako kuartelen lursailetan, 1.700 etxebizitzako auzo berri bat eraikitzeko operazioa eta 20 metrotan ezarri du babes lerroa, Udalak eskatu bezala. Udal Gobernu Batzordeak "ahalik eta azkarren" bertan behera utzitako hitzarmena "berraktibatuko" duela jakinarazi du Eneko Goia Donostiako alkateak, Loiolako kuartelen salerosketaren eskriturak sinatu ahal izateko. 

- Gazako su-etena, kolokan: Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak esan du larunbaterako Hamasek dagozkion hiru bahituak aske uzten ez baditu, su etena amaitu eta gerra berriro hasiko dela Gazan. Bideo mezu batean, ez du zehaztu larunbaterako aurreikusitako hiru gatibuei edo lehen faseko bederatziei buruz ari den. Israelgo funtzionario batek, bere herrialdeko prentsari egindako adierazpenetan, adierazi du oraindik bizirik dauden 9 gatibuak direla, eta su-etenaren lehen faseko 42 egunetan askatu behar zituztela.

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X