Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Amnistiaren Legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bruselak uste du amnistia legea "autoamnistia" dela, baina ez diela kalterik egiten EBren interesei

Pedro Sanchezen Gobernuaren iritziz, Bruselak onartu egin du amnistia diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzi dieten kargudunen kasuan ere ezartzea. 

Carles Puigdemont Katalunian agertu zenean.
Carles Puigdemont, artxiboko irudi batean, Bartzelonan. EFE

Europako Batzordeak uste du Espainiako amnistia legeak ez duela helburu interes orokorra, eta "autoaministia itxura" duela gaineratu du, Pedro Sanchezen inbestidura ziurtatzeko "akordio politiko" baten ondorio izan zelako. Dena dela, Bruselak argitu du amnistiak ez diela kalterik egiten Batasunaren interesei.

Batzordeak amnistiaren inguruko iritzia helarazi dio Europar Batasuneko Justizia Auzitegiari, eta teorian argudio horiek publikoak ez diren arren, Espainiako hainbat hedabidetan eta informazio agentzietan filtratu dira gaur.

Erreferendum independentista antolatzean funts desbideraketa izan zen Espainian abiatutako ikerketa judizialari dagokionez, Europar Batasuneko Gobernuak uste du ez dagoela "lotura nahikorik" Kataluniaren independentzia helburu zuten "legez kanpoko jardueren" eta "Batasunaren finantza-interesen" artean.

Orain arte, Europako Batzordeak saihestu egin du Legeari buruz iritzia ematea, nahiz eta aurreko legegintzaldian Justizia komisario Didier Reyndersek irizpen bat emateko konpromisoa hartu zuen, oposizioaren, epaileen elkarteen eta gizarte zibilaren "kezkaren" berri eman ondoren.

Orduan, Batzordeak ez zuen espaziorik ikusten esku hartzeko, amnistian Europako funtsak ukitzen ez zirelako eta 'lawfare'a kanpoan utzi zelako.

Bere aldetik, Europako Justizia bozeramaileak deitoratu egin du Batzordearen argudioak hedabideetara filtratu izana, eta hori auzitegiaren legeen "urraketa" dela azaldu du.

Bestalde, Pilar Alegria Espainiako Gobernuko bozeramaileak txalotu egin du Europako Batzordeak EBren finantza-interesak kaltetu ez zirela ebatzi izana.

Pedro Sanchezen Gobernuaren iritziz, Bruselak onartu egin du amnistia diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzi dieten kargudunen kasuan ere ezartzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X