Sanchezek agerraldia egingo du asteazkenean Kongresuko osoko bilkuran
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldia egingo du asteazkenean Kongresuan, talde parlamentarioen galderei erantzuteko, NBEren konferentzia atzeratu ostean.
Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiaren dimisioak eta alderdiaren krisiak baldintzatuko du agerraldia. Izan ere, Guardia Zibilaren txosten batek Koldo kasuarekin eta obren kontratu publikoetan komisioak kobratzen zituen ustezko sare batekin lotzen du.
Presidentearen agenda aldaketak, beraz, oposizioko buruzagien azken aurrez aurrekoa ekarriko du; besteak beste, Alberto Nuñez Feijoo (PP) eta Santiago Abascal (Vox) izango dira bertan.
Agerraldiari dagokionez, astelehenean, Santos Cerdanek dimisioa eman zuenetik lehen aldiz bilduko da exekutiboa.
"Konplizea eta gezurtia"
Alberto Nuñez Feijoo Alderdi Popularreko buruak "konplize eta gezurtitzat" jo du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, eta esan du ez dutela "ihesbiderik", balizko dimisio bati erreferentzia eginez.
"Bazekien, beste alde batera begiratu zuen, eta orain esan digu ez zekiela. Gezurra esan du berriro ere", adierazi du Feijook UCOren txostenaz.
Gainera, buruzagi popularra Gobernuaren "aliatuei" ere zuzendu zaie, eta berretsi du auzia ez duela zerikusirik "ez ezkerrarekin ezta eskuinarekin", baizik eta "baloreekin eta printzipioekin".
"Sanchezen ondoan jarraitzen badute, ez dira bazkideak bakarrik izango, konplizeak eta estaltzaileak baizik", azpimarratu du Feijook.
"Tolerantziarik ez"
Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko presidenteorde eta PSOEko idazkariorde nagusiak esan du ezein erakunde politikok ezin duela bermatu "zero ustelkeria kasurik" bere baitan. Hori dela eta, "zero tolerantzia" eskatu dio Monterok PPri, sozialistek Cerdanen kasuarekin erakutsi duten bezala.
"Irmotasun handiagoa"
Bien bitartean, Maribel Vaquero EAJ alderdiaren Kongresuko bozeramaileak esan du Gobernuko presidenteak, Santos Cerdanen ustezko ustelkeria kasuetako ustezko inplikazioaren inguruan, "askoz zorrotzagoa" izan behar duela, eta "azalpenetan irmoagoa".
"Egia da positiboki baloratzen dugula Sanchezek esandakoa, azkar egin izana eta barkamena eskatu izana, baina hori ez da nahikoa. Eta beraiek badakite hori", adierazi du bozeramaile jeltzaleak.
Gainera, Vaqueroren hitzetan, EAJk "gardentasuna" eskatzen jarraituko du eta "inbestidura ituna betetzeko" eskatuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua, Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.