Diputatuen Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek bazkide parlamentarioak konbentzitu nahi ditu gaurko osoko bilkuran, ustelkeriaren aurkako neurri batzuk aurkeztuta

PSOEren bazkide parlamentarioek ekimenak bultzatzeko eskatu diote, orain arte emandako erantzuna eskasa izan dela uste baitute.

pedro-sanchez-congreso-efe
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Diputatuen Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak onartu du asko duela jokoan gaur Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak ustelkeriaren aurkako neurriak iragartzeko Kongresuan egingo duen agerraldian. Hala ere, bazkide parlamentarioen babesari eustea espero du.

Sanchezek Ganberan agerraldi bikoitza egingo du, goizeko saioan neurri horiek aurkezteko, eta arratsaldean nazioarteko azken goi-bileren berri emateko.

Hitzordua PSOEren bazkide parlamentarioen eskakizunen artean iritsi da, Koldo-Cerdan auziaren ondotik, orain arte emandako erantzuna eskasa izan dela uste baitute. Sumar Gobernu koalizioko kideak ere neurri zorrotzak hartzea eskatu die sozialistei.

Horren aurrean, Pilar Alegria Espainiako Gobernuko bozeramaileak asteartean ziurtatu zuenez, neurri sorta "sendoa" aurkeztuko du Sanchezek, eta beste talde batzuek, besteak beste, Sumarrek planteatutako neurri gehienak bertan jasoko dira.

Ez zuen ezer zehaztu, baina Espainiako Gobernuko iturrien arabera, ustelkeria delituengatik ezarritako zigorrak gogortu egingo dira eta enpresa ustelek erakunde publikoekin berriro kontraturik ez egiteko bermeak areagotuko dira.

Konfiantza-galdea egongo da?

Gerardo Pisarello Sumar taldeko diputatuak ohartarazi duenez, presidentearen agerraldia "konfiantza-galde baten atarikoa" izan daiteke; Coalicion Canariak dagoeneko iragarri du eskatuko duela, eta Compromisek ez du aukerarik baztertzen.

EAJko iturriek adierazi dutenez, Sanchezi entzun arte itxarongo dute "karpeta ezberdinen bat" ireki behar duten ikusteko. Era berean, ERCko iturriek azalpenak itxaroteko eskatu dute, neurri zehatzak ezagutzeko.

Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak espero du "desengainurik ez hartzea", eta ez dio erabilgarritasunik ikusten Espainiako gobernuburuari balizko konfiantza-galdea egiteari.

Ione Belarra Podemoseko buruak berriro baztertu du konfiantza-galdea eskatzea, bere ustez, irtenbidea alderdi-bitasunaren alternatiba eraikitzea delako.

Belarrak adierazi duenez, "neurri kosmetikoak" baino ez ditu espero, eta Sanchezek herriak behar duen birsorkuntza demokratikoaren buru izateko gaitasunik ez duela gaineratu du.

Bestalde, Patxi Lopez PSOEk Kongresuan duen bozeramailea ziur agertu da bazkide parlamentarioak "pozik" egongo direla Espainiako gobernuburuak ustelkeriaren aurka iragarriko dituen neurri "sendoekin".

PPren 50 galdera

Alberto Nuñez Feijoo Alderdi Popularreko buruzagiak 50 galdera egingo dizkio Sanchezi PSOEri eta bere Gobernuari eragiten dieten ustezko ustelkeria kasuei buruz, eta "gezurrak" alde batera uzteko eta "egiaren bat" kontatzeko eskatuko dio, PPko iturriek jakitera eman dutenez.

Besteak beste, "PSOEn finantziazio irregularrik ez dagoela ziurta dezakeen" eta "ezer ez dakienaren itxurak noiz arte egingo dituen" galdetuko dio Feijook Sanchezi.

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 02/03/2026.- Alumnos tras ser desalojados este lunes del campus de la Universidad del País Vasco (EHU) en Vitoria por los servicios de emergencia tras el lanzamiento en su interior de botes de humo, se han visto afectados cinco edificios del campus de la EHU. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EHUko errektoretza taldeak "onartezintzat" jo du Arabako campusean ke poteak jaurti izana

Martxoaren 3ko sarraskiaren urteurrenaren bezperan, ikasle talde batek ke poteak jarri ditu Arabako campuseko lau fakultatetan, eta, ondorioz, protokoloa aktibatu dute eta ikasgelak hustu behar izan dituzte. Errektoretzak ohar bidez esan du ikasleen "aldarrikapenerako eta protestarako eskubidea" babesten duela, baina ez dituela onartuko "pertsonen segurtasunaren, bizikidetzaren eta gainerako unibertsitate-komunitatearen hezkuntzarako oinarrizko eskubidearen aurkako metodoak". 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juan Mari Aburto: “Bilboko turismo tasa nekez sartuko da indarrean aurten”

Bilboko alkateak onartu du 2026an aktibatu nahiko lukeela tasa turistikoa, horrek izango lukeen eragin ekonomikoagatik, baina ohartarazi du epe administratiboek zaildu egiten dutela. Ordenantza, ziurrenik, datorren urterako onartuko da. Aburtok gogorarazi du turismoa tokiko ekonomiaren % 8 dela, eta diru-bilketak bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko eta hiriko garapena eta enplegua indartzeko balioko duela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X