Europar Batasuneko herrialdeek katalanaren, euskararen eta galizieraren ofizialtasunari buruzko bozketa atzeratu dute
Europar Batasuneko herrialdeek berriro atzeratu dute ostiral honetan katalanaren, euskararen eta galizieraren ofizialtasunari buruzko bozketa, eskaera onartzeko behar den adostasun faltagatik.
Hainbat herrialdek uste dute "oraindik ez dela une egokia" hizkuntzen ofizialtasuna onartzeko, eta zehaztasun gehiago eskatu dute alderdi politiko, ekonomiko eta juridikoei buruz.
Ildo horretatik, Espainiako Gobernuko presidenteorde eta Ogasun ministro Maria Jesus Monterok ziurtatu du Gobernuak lanean jarraituko duela hizkuntza horien ofizialtasuna aitortzeko trabak agertzen ari diren herrialdeekin, eta hori onartzeko behar den adostasuna bilatzen jarraituko duela.
Monterok adierazi du Juntsek "jakin behar duela Espainiako Gobernua irmo ari dela lanean hizkuntza horiek EBn onartzeko", Sanchezen gobernuaren "konpromisoa" baita alderdiarekin, baita EAJrekin, EH Bildurekin, ERCrekin eta autonomia erkidego horietako hautesleekin ere.
Ildo beretik, Salvador Illa Generalitateko presidenteak esan du ez duela amore emango Europar Batasuneko erakundeetan hizkuntza horiek ofizialtasuna lortu arte, eta hori ez oztopatzeko eskatu die PPri eta Alberto Nuñez Feijoo buruzagiari.
Oraindik ez dela "une egokia" adierazi dute EBko hainbat herrialdek
Testuinguru horretan, Xavier Bettel Luxenburgoko Kanpo ministroak esan du ez dela "une egokia" hizkuntzen ofizialtasuna onartzeko.
"Egunak behar izan ditugu Errusiari zigorrak ezartzeko, oraindik ez gara gai Israeli buruzko erabakiak adosteko eta Palestinan su-etena bultzatzeko, baina galiziera, euskara eta katalana onartuko ditugu?", galdetu du Bettelek.
Benjamin Haddad Europako Gaietarako ministro frantziarrak ere esan du zehaztasun gehiago behar direla hizkuntzen ofizialtasunaren alderdi politiko, ekonomiko eta juridikoei buruz.
Halaber, Austriak, Poloniak eta Finlandiak adierazi dute oraingoz ez dituztela beren zalantzak argitu, batez ere juridikoak.
"Uste dut estatu kideek denbora gehiago behar dutela, beraz, ez dut uste gaur erabakirik egongo denik", adierazi du Adam Szlapka Poloniako Europako Gaietarako ministroak bilerara iritsi denean.
Testuinguru horretan, Fernando Sampedro Europar Batasuneko Estatu idazkari espainiarrak erabakia "ez atzeratzea" eskatu du, prentsari egindako adierazpenetan, bilerara iritsi denean. Proposamenak "ez du eragin negatiborik ezein estatu kiderentzat. Beraz, lehenbailehen onartzea posible izan behar dela uste dugu ", gaineratu du Sampedrok.
Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak kontaktuan jarraitu du oraindik uzkur diren herrialdeekin, eta joan den astean memorandum berri bat aurkeztu zuen, Espainiako Gobernuak bere proposamena defendatzeko erabili dituen argudio politiko, ekonomiko eta legalak azpimarratuz.
Zehazki, Espainiak adierazi du hiru hizkuntza koofizialek jatorri historikoa dutela; Konstituzioan aitortuta daudela; Parlamentuan erabil daitezkeela; Europako erakundeekin administrazio-akordioak daudela horiek erabili ahal izateko; Erkidegoko legeria –baita Europako itunak ere– kasuan kasuko autonomia-erkidegoetako hizkuntza bakoitzera itzultzen dela, eta Espainiako Gobernua prest dagoela neurriaren kostua bere gain hartzeko.
Ahalegin horiekin bat egin dute Salvador Illa Kataluniako presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak, hizkuntzen ofizialtasunari oniritzia eman diezaioten eskatuz EBko herrialdeei bidalitako gutun bateratu baten bidez. "Europak herritarren konpromisoa eta proiektu komunarekiko identifikazioa estutzeko unea bizi du", adierazi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Modu berezian gogoratuko dituzte gaur martxoaren 3ko biktimak Gasteizen, sarraskiaren 50. urteurrenean
Ekitaldi nagusia 17:00etan egingo da, Zaramaga auzoan dagoen monolitoan, Martxoak 3 elkarteak eta ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek antolatuta. Ondoren, 18:30ean, martxa bat egingo dute Katedral Berritik Ama Zuriaren plazaraino. Goizean, berriz, Gogora institutuak deituta, ekitaldi instituzionala egingo da.
Ipar Irlandako 'Igande odoltsua' martxoaren 3rako erreferente dela uste du EH Bilduk
Koalizioko kideak Ipar Irlandako ordezkaritza batekin bildu dira, eta bilera horren ostean, Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak esan du Sanchezen Gobernuak David Cameronen bidea jarraitu beharko lukeela.
EHUko errektoretza taldeak "onartezintzat" jo du Arabako campusean ke poteak jaurti izana
Martxoaren 3ko sarraskiaren urteurrenaren bezperan, ikasle talde batek ke poteak jarri ditu Arabako campuseko lau fakultatetan, eta, ondorioz, protokoloa aktibatu dute eta ikasgelak hustu behar izan dituzte. Errektoretzak ohar bidez esan du ikasleen "aldarrikapenerako eta protestarako eskubidea" babesten duela, baina ez dituela onartuko "pertsonen segurtasunaren, bizikidetzaren eta gainerako unibertsitate-komunitatearen hezkuntzarako oinarrizko eskubidearen aurkako metodoak".
EHUren Arabako campusa jendez hustu dute, hainbat lagunek ke poteak jaurti baitituzte
11:30 aldera, Arabako campuseko lau fakultatetan ke poteak bota dituzte. Alarmak jo du, protokoloa aktibatu dute eta eraikinak jendez hustu dituzte. Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urtemugarako antolatutako ekitaldi bat iragartzeko egin du omen du ekintza Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialistak.
Zapaterok ukatu egin du Plus Ultrarekin "inolako harremanik" izatea, eta gezurtatu egin du Abalosekin zein beste agintari batzuekin bilerak egin izana
Espainiako Gobernuko presidente ohiak agerraldia egin du, astelehen honetan, Senatuan Koldo auziari buruz egiten ari diren ikerketa batzordean, eta UPNk Plus Ultrarekin duen loturari buruz egindako galderak erantzun ditu, besteak beste.
Juan Mari Aburto: “Bilboko turismo tasa nekez sartuko da indarrean aurten”
Bilboko alkateak onartu du 2026an aktibatu nahiko lukeela tasa turistikoa, horrek izango lukeen eragin ekonomikoagatik, baina ohartarazi du epe administratiboek zaildu egiten dutela. Ordenantza, ziurrenik, datorren urterako onartuko da. Aburtok gogorarazi du turismoa tokiko ekonomiaren % 8 dela, eta diru-bilketak bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko eta hiriko garapena eta enplegua indartzeko balioko duela.
"Ez du zentzurik M3aren erantzukizuna gobernu sozialista bati eskatzea, biktimak gu izan ginelako"
Martxoaren 3ko sarraskiaren erantzukizun eskaeraren inguruan mintzo da Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusia, Radio Euskadiko Boulevard irratsaioan egindako elkarrizketan.
Anduezak ohartarazi du beharrezkoa dela demokrazia "sendotzen jarraitzea"
Frankismoaren ondorengo lehen mitinaren 50. urteurrena ospatu du PSE-EEk Eibarren, Astelehena frontoian egin baitzuten lehen ekitaldi hura. Anduezaren esanetan, ordutik demokraziari ekarpenak egin dizkio Alderdi Sozialistak, nahiz eta orain arriskuan egon.
EAJk eskuin-muturrari aurre egiten jarraituko duela adierazi du Unai Hualdek
Amaiurren egindako ekitaldi batean, Unai Hualde Napar Buru Batzarreko presidenteak esan du EAJk eskuin-muturrari aurre egiten jarraituko duela, Manuel de Irujok bezala.
Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak informazioa eta laguntza eskaini dizkie Ekialde Hurbilean dauden EAEko herritarrei eta enpresei
Israelek eta AEBk Irani egindako erasoak segurtasunean, aire konexioetan eta mugikortasunean izan ditzakeen eraginaren aurrean, "laguntza eta koordinazio instituzional guztia" eskaini die. Lasai egoteko eta alferrikako joan-etorriak saihesteko gomendatu die.