Espainiako Gobernuak gastu militarrerako premiazko maileguak emango dizkie Indra, Airbus eta beste enpresa batzuei, zenbatekoa zehaztu gabe
Espainiako Gobernuak ez du maileguen zenbatekoa zehaztu, eta Indra eta Airbus konpainiei ez ezik, beste enpresa batzuei ere maileguak premiaz emateko baimena eman du, baina ez du izenik jakinarazi.
Espainiako Armadaren F-100 eta F-80 ontziak. Artxiboko irudia: Flickr
Espainiako Gobernuak gaur Ministroen Kontseiluan baimena eman du Indra, Airbus eta beste enpresa batzuei Segurtasunerako eta Defentsarako Industria eta Teknologia Egitasmoan jasotako modernizazio-programen garapen industrialerako maileguak zuzenean ematea arautzen duen errege-dekretua premiaz izapidetzea. Horren bidez, 10.471 milioi bideratzen dira Espainiako gastu militarra areagotzeko, BPGren % 2ra iristeko.
"Hori errege-dekretu baten bidez egingo da, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean aurreikusitakoaren arabera. Arau horrek prozedura hori ahalbidetzen du , deialdi publikoa eragozten duten interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitarioko arrazoiak daudelako, kasu honetan bezala", argudiatu du Espainiako Gobernuak gaurko Ministroen Kontseiluan.
"Premiaren oinarria da Segurtasunerako eta Defentsarako Industria eta Teknologia Egitasmoa abian jartzea, segurtasun eta defentsa inbertsioen arloan nazioarteko konpromisoak betetzeko, NATOk joan den ekainaren 25ean Hagan egindako goi-bileran berretsitakoak", gaineratu du Pedro Sanchezen Gobernuak.
Espainiako Gobernuak ez du maileguen zenbatekoa zehaztu, eta Indra eta Airbus enpresei ez ezik, beste konpainia batzuei ere maileguak premiaz ematea baimendu du, baina ez du beste izenik jakinarazi.
Bestalde, Defentsa Ministerioak 6,34 milioi euroko kontratu publikoa esleitu dio Norvegiako Kongsberg konpainiari, Navantiak Espainiako Armadarentzat egiten duen BAM-IS ontzi berrirako urpeko ibilgailu autonomo bat erosteko.
Navantia joan den abenduan hasi zen Cadizeko ontziolan BAM IS ontziaren eraikuntza. 5.000 tonatik gorako itsasontzia da, eta 400 metro karratu inguruko bizkarra izango du.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.