Eusko Jaurlaritzak Diasporaren Lege berri bat sustatuko du 2026an, egungo erronketara egokitzeko
Euskal herritarrek atzerrian duten presentzia aprobetxatzea da helburua, eta "Euskadi Globala" estrategian eragile diplomatiko gisa interesgarriak izan daitezkeen pertsona guztiak sare horretan sartzea.
Eusko Jaurlaritzak Diasporaren Lege proiektu bat igorriko dio datorren urtean Eusko Legebiltzarrari, 1994ko indarreko araudia garai berrietara egokitzeko eta, horrela, Euskaditik kanpo bizi den euskal gizataldeak dituen behar berriei erantzun ahal izateko. "Egungo barne eta kanpo testuingurura egokitutako lege bat behar dugu. XXI. mendeko euskal diaspora egituratzeko jauzia egiten lagunduko digun lege bat", esan du lehendakariak.
Pradalesek Boiseko Unibertsitateak antolatutako mintegi batean egin du iragarpena, diasporaren erronkei buruz hausnartzeko. Testuinguru horretan, lehendakariak uste du badela garaia lan egiteko moduak eta tresnak berritzeko, euskal gizataldeak kanpoan dituen errealitate berriei erantzutea helburu.
Ildo horretatik, helburua da euskal herritarrek atzerrian duten presentzia aprobetxatzea, eta "Euskadi Globala" estrategian eragile diplomatiko gisa funtsezko aktibo diren pertsona guztiak sartzea. Arau honen beste helburuetako bat da Euskadi berriro abangoardian kokatzea, kanpoan dagoen euskal kolektibitateari arreta emateko.
Horrela, pertsonak erdigunean jarri nahi dira, Euskadi mundu mailako ekosistema eta sare aurreratuenekin konektatzeko eta mundu osoan aukera berriak aurkitzen laguntzeko.
Lehendakariak indarrean dagoen Diasporaren Legea goraipatu du, nazioarteko euskal komunitatea trinkotzeko balio izan duelako, Euskal Etxeekin eta Federazioekin elkarlanean. Hala ere, Pradalesek azpimarratu duenez, "egungo diaspora aldatu egin da, askotarikoa da, eta egoera berriek urrats berriak eskatzen dituzte".
Testuinguru horretan, lehendakariak esan du "Euskadik jauzi berri bat" eman behar duela nazioartean, eta "Euskadi Globala" estrategia errealitate bihurtzeko lan egin behar duela. “Euskadin prest gaude nazioarteko testuinguruak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko. Europar gisa Europaren etorkizunean eta munduan zehar protagonista izateko. Gure gaitasunetatik abiatuta geure lekua hartzeko garaia da hau”, azpimarratu du lehendakatiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Andaluziak 2026ko maiatzaren 17an egingo ditu hauteskunde autonomikoak
Juanma Moreno presidenteak hilabete aurreratu ditu hauteskundeak, legegintzaldia ekainean amaitzea aurreikusita baitzegoen.
Pradalesek ausardiaz jokatzeko garaia dela esan die euskal enpresei
Irango gerrak Euskadiko ekonomian izango duen eraginaz kezkatuta agertu da Lehendakaria ULMA enpresara egin duen bisitan. Datozen asteak eta hilabeteak ez direla errazak izango onartu badu ere, nabarmendu du Europako berrindustrializazioari ekarpen handia egiteko ahalmena dutela euskal enpresek.
PPk zer egingo duen jakitearen zain, Gobernua Juntsen menpe egongo da Irango gerraren harira proposatutako beherapen fiskalen dekretua aurrera ateratzeko
Podemosek nabarmendu du ez duela neurri sorta berriaren aurka egingo, baina uste du ezin duela aldeko botorik eman, "zergen beherapenak ez direlako prezioen igoerari aurre egiteko bidea". Hala, abstenitu egingo dela jakinarazi du.
Nafarroako Parlamentuak atzera bota ditu UPNk eta PPk Korrikaren aurka aurkeztutako bi adierazpen instituzional
Taldeen bozeramaileek agerian utzi dituzte euren arteko desadostasunak, euskararen aldeko lasterketan ETAko presoen argazkiak erakustearen eta Korrikaren beraren inguruan.
'Anboto' ETAko buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman izana salatu du Covitek, kartzelan "denbora gutxi" eman duelakoan
Erakunde terrorista "sostengatu eta legitimatu zuen sare politiko eta sozialetik banaezina" izaten jarraitzen duela ohartarazi du terrorismoaren biktimen kolektiboak.
"Biktimak birbiktimizatzea" saihesteko eskatu dio Chivitek Korrikaren antolatzaileei
Covitek salatu zuenez, lekukoa zeraman ume batek Patxi Ruizen omenezko elastikoa zuen jantzita, Tomas Caballeroren hilketagatik zigortutako etakidea.
Poliziaren torturaren zazpi biktimak ekimen judizial bateratu bat abiatu dute, Espainiako Justiziari eskatzeko haien kasuak ikertu ditzala
Espainiako Estatua zazpi kasu horiek ez ikertzeagatik zigortu zuen Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Horietako bat Martxelo Otamendi da, Egunkariaren auzian atxilotu zuten, eta torturak salatu zituen kazetariak.
Alkatetzak argituta, Euskal Hirigune Elkargorako lehia irekitzen da orain
Apirilean erabakiko da zein izango den Ipar Euskal Herriko erakunde administratiboaren lehendakari berria. Jean Rene Etchegaray Baionako alkatea izan da 2017tik karguan, baina Iriart zein Etxeleku ere hautagai izan daitezke.
Baionako auzapez izaten jarraituko du Etchegarayk, Blanco estreinatuko da Biarritzen, Etxeleku Kanbon, eta EH Baik babesten duen Horn, Bokalen
Orain arteko auzapezek errepikatuko dute Hendaian, Donibane Lohizunen, Azkainen, Maulen eta Beskoitzen. EH Baik Urruña galdu du.
Chivitek, UPNk eta PPk gogor gaitzetsi dute Korrikan ETAren aldeko ikurrak atera izana
Korrika Txantreatik (Iruñea) igaro denean, lekukoa zeramaten bi lagunek ETAko bi presoren argazkiak erakutsi dituzte, eta horrek UPN, PP eta Maria Chivite Nafarroako presidentea haserretzea eragin du.