BILERA-SORTA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pradalesek PPrekin eta Sumarrekin abiatuko du bilera-sorta, ostiral honetan

Astelehenean, hilak 8, PSE-EErekin batzartuko da lehendakaria, eta asteartean, hilak 9, EH Bildurekin eta EAJrekin. Hurrengo hilabeteetan lantzekoak diren "euskal agendak" dakartzan aferak izango dituzte mintzagai bilera horietan. 

Imanol Pradales
Imanol Pradales lehendakaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press

Imanol Pradales lehendakariak PPrekin eta Sumarekin abiatuko du alderdi politikoekin egingo duen bilera-sorta, ostiralean. Astelehenean, hilak 8, PSE-EEren ordezkaria jasoko du, eta asteartean, hilak 9, EH Bildu eta EAJrenak.

Hurrengo hilabeteetan lantzekoak diren "euskal agendak" dakartzan aferei buruz mintzatzeko alderdi politikoekin bilera-sorta egingo zuela iragarri zuen lehendakariak berak joan den astean.

Batzar horietan jorratuko dituzten gai-zerrendak helarazi dizkiete legebiltzarkide bozeramaileei: EAEko eta Espainiako egoera politikoaren analisia, 2026rako aurrekontu eta iragarpen sozioekonomikoak eta euskal autogobernua.

Bilera-sortaren datak Maria Ubarretxena Jaurlaritzaren bozeramaileak eman ditu jakitera, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Jauregi Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X