Albiste da
Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzaren oposizioen inguruko irregulartasun salaketa bat ikertzen ari da Auzitegi Nagusia

Eneko Andueza y Javier de Andrés dan su punto de vista sobre la gestión de la Ertzaintza
18:00 - 20:00

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak eta Javier De Andres Euskadiko PPko presidenteak El Correo egunkariak gaur argitaratu duen albisteari buruzko iritzia eman dute. Ertzaintzako agenteak hautatzeko prozesuetan manipulazioa izan daitekeelako jarritako salaketaz aritu dira aipatu albistean. Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, horren inguruko bi salaketa jarri dituzte epaitegietan. Biak ezetsi dituzte lehen instantzian, baina horietako bat errekurritu egin dute, eta, ondorioz, ez du bere ibilbidea amaitu. Egun, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian dago.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X