Bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pradalesek eta Illak migrazioaren kudeaketa eta euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasuna aztertu dituzte

Aipatu hiru hizkuntzak "Bruselan entzun eta erabil daitezen" hartutako konpromisoa berretsi dute gaurko bileran, eta azpimarratu dute elkarrekin lanean jarraituko dutela Europako erakundeetan "ofizialtasuna lortu arte".

Iragarkia
18:00 - 20:00

Imanol Pradales lehendakariak migrazioaren kudeaketa eta euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasuna izan ditu hizpide ostiral honetan Salvador Illa Kataluniako presdentearekin Ajuria Enea Jauregian (Gasteiz) egin duten bileran.

Administrazio publikoaren erreforma eta modernizazioa, etxebizitza-politika eta ekonomia soziala sustatzea izan dira hitzorduan aztertutako beste gaietako batzuk, bi gobernuek ohar banatan jakinarazi dutenez.

Bi erkidegoetako presidenteak urtarrilaren 23an ere bildu ziren, eta ostiral honetako hitzorduan "Euskadi eta Kataluniaren arteko harreman ona eta elkarrekin egiten ari diren lana" nabarmendu nahi izan dituzte.

Bestalde, aipatu hiru hizkuntzak "Bruselan entzun eta erabil daitezen" hartutako konpromisoa berretsi dute, eta azpimarratu dute elkarrekin lanean jarraituko dutela Europako erakundeetan "ofiziltasuna lortu arte".

Superkonputazioaren arloan elkarlanean jarraitzeko interesa ere nabarmendu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X