EH Bilduk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak Euskadin, EAJrekin berdinduta
Bi alderdiek, EH Bilduk eta EAJk, emaitzak hobetuko lituzkete hauteskunde orokorrak egingo balira, EITB Focusen atal berrian ikus daitekeenez. Alderdi biek diputatu bat gehiago izango lukete Kongresuan.
EH Bilduk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak Euskadin gaur egun egingo balira, diputatu kopurua EAJrekin berdinduta. Bi alderdiek eserleku bat gehiago lortuko lukete Diputatuen Kongresuan, seina ordezkarirekin.
Gauzak horrela, EH Bilduk botoen % 27,1 lortuko lituzke Euskal Autonomia Erkidegoan, 2023an egindako hauteskunde orokorretan baino hiru puntu gehiago (% 24,0).
EAJk ere emaitzak hobetuko lituzke hauteskunde orokorrak deituko balira. Bozen % 24,3 eskuratuko lituzke (% 24,1 2023an) eta Behe Ganberara sei diputatu eramango lituzke, gaur egun baino bat gehiago.
PSE-EE ahuldu egingo litzateke: EAEko indar bozkatuena izatetik (hala gertatu zen 2023an, orokorretan) hirugarren postura igaroko litzateke. EITB Focusen arabera, sozialistek botoen % 22,3 lortuko lituzkete (2023an % 25,4 eskuratu zuten) eta eserleku bat galduko lukete, egungo 5etatik 4ra apalduko bailitzateke.
Alderdi Popularrak egungo ordezkaritzari eutsiko lioke (bi eserleku dituzte Euskadin), baina botoen ehunekoa puntu eta erdi murriztuko litzateke, bozen % 11,6tik % 10,1era igarota.
EITB Focusen arabera, Sumarrek emaitza txarra lortuko luke Euskadin, eta zeukan eserleku bakarra galduko luke Madrilen.
Voxek ez luke ordezkaririk eskuratuko Euskal Autonomia Erkidegoan, baina ia bikoiztu egingo luke lortutako boto-portzentajea: 2023an, Santiago Abascalen alderdiak botoen % 2,7 lortu zituen, eta gaur egun botoen % 4,9 eskuratuko lituzke Euskadin. Goranzko joera hori hiru lurraldeetan ikusten da, ia % 5eko babesa izango lukeelako Gipuzkoan, eta % 7tik gorakoa, Araban.
Fitxa teknikoa
EAEn eta Nafarroan bizi diren 1.600 pertsona (400, EAEko lurralde historiko bakoitzean, eta 400, Nafarroan) elkarrizketatu dira EITB Focus inkesta egiteko.
Gizakerrek EITBrentzat egindako ikerketa 2025eko irailaren 15etik 23ra egin da, telefono bidezko elkarrizketak eginda.
Datu, mikrodatu eta beste alderdi estatistiko guztiak EITB taldeko Gardentasunaren atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.
Zure interesekoa izan daiteke
Abian da Abalos, Koldo Garcia eta Aldamaren aurkako epaiketa, maskaren erosketan ustezko iruzurrengatik
Fiskaltzak 24 urteko espetxe-zigorra eskatu du ministro ohiarentzat, 19 urte Garciarentzat eta 7 urte Aldamarentzat. 70 lekuko baino gehiago agertuko dira Auzitegi Gorenean.
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.