Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Orain-en abantailak aprobetxatzeko.
Santos Cerdanek Senatuko ikerketa batzordean gezurra esan ote zuen ikertuko du Madrilgo epaile batek
PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak esan zuen ez zela Koldo Garcia ministro-aholkulari ohiarekin harremanetan jarri 2021etik 2023ra, ez zekiela hark bitartekari gisa jardungo zuenik maskarak erosten, ez ziola jarraibiderik eman enpresa jakin batzuei mesede egiteko, eta ez zuela enpresa-harremanik izan zuzenean edo zeharka inoren laguntzaz.
Santos Cerdan, 2024ko apirilaren 30ean, 'Koldo kasua' ikertzeko batzordean egindako agerraldian, Senatuan.
Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkariak behin-behineko espetxealdian jarraitzen duen bitartean, Madrilgo epaile batek ikerketa abiatu du 'Koldo auzia'ri buruz Senatuan egiten ari diren ikerketa batzordean testigantza faltsua eman ote zuen ala ez argitzeko. Epailearen arabera, buruzagi sozialista ohiak esandakoaren eta errealitatearen artean "alde argia" dago.
Madrilgo instrukzioko 24. epaitegiko epaileak uste du Cerdanek ez zuela egia esan 2024ko apirilaren 30eko agerraldi hartan. Pasa den ekainean, PSOEko Antolakuntza idazkari zenak dimisioa eman zuen eta diputatu akta ere utzi egin zuen, legez kanpoko eskupekoak jaso omen zituelako, lan publikoak esleitzearen truke.
EFE albiste agentziak eskuratu duen autoaren arabera, instrukzio epaileak tramitera onartu du Hazte Oir erakunde ultrakatolikoak Cerdanen aurka testigantza faltsuagatik aurkeztutako kereila.
Halaber, instrukzio epailea Kongresuari ere zuzendu zaio Cerdanek diputatu aktari uko egin zion egiaztatzeko.
Autoaren arabera, ikerketa batzordean kontatu zuenaren eta errealitatearen arteko aldea "agerikoa eta begi bistakoa da", Guardia Zibilaren UCO unitateak egindako txostenaren edukia ikusita.
Magistratuaren ustez, zantzuak daude gezurra esan zuela, adierazi baitzuen 2021etik 2023ra ez zela Koldo Garciarekin (Espainiako Garraio Ministerioko aholkulari izan zena) harremanetan jarri, ez zekiela hark bitartekari gisa jardun zuenik maskarak erosteko, ez ziola jarraibiderik eman enpresa jakin batzuei mesede egiteko, eta ez zuela enpresekin harremanik izan zuzenean zein zeharka.
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Irunen, terrorismo delitua egotzita
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Fronte Zabalak esan du Podemosekin akordioa egiten saiatu zela, baina aurrera egin behar dela: "No more drama"
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
15 urte Aieteko Bake Konferentziatik: bizikidetza erronka oraindik
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Sanchezen "inboluzio blokean konplize" izatea egotzi dio PPk EAJri
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Lopez de Arroyabek esan du EH Bildu dela "Euskal Herriko fronte zabala"
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
EAJk aho batez berretsi ditu Maribel Vaquero, Idoia Sagastizabal eta Gorka Urtaran Kongresurako hautagai
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
PSOEren Batzorde Federalak aho batez izendatu du Sanchez hautagai, eta zerrendak berretsi ditu
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Maria Caballero izango da UPNren Iruñeko alkategaia
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
PSOEk eta Fronte Zabalak Senatura zerrenda bateratua aurkeztea adostu dute
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Fronte Zabala eta Podemos ez dira ados jarri, eta ez dira koalizioan aurkeztuko hauteskundeetara
Gehiago ikusi